etnozentriko; etnozentrista

eu: etnozentriko; etnozentrista
es: etnocéntrico; etnocentrista
fr: ethnocentrique; ethnocentriste
en: ethnocentric

Definizioa:

1. Etnozentrismoari dagokiona. 2. Etnozentrismoaren aldekoa.

etnozentriko

(adj.)

Testuingurua:


etnozentrista

(adj.)
Testuingurua:
  1. Irudi hauek etnozentristak izateaz gain, heterozentrismoa eta genero rolak bultzatzen dituzte: bikote harreman bat zer den azaltzeko neska eta mutil bat jarriz, medikua neska bat izanik eta soilik zer den lodia izatea erakusteko, pertsona gizen baten irudia jarriz.

    ALTUBE ITURRICASTILLO, Janire. Kulturartekotasuna eta Etnozentrismoa Lehen Hezkuntzan: Ikusizko Curriculum Ezkutuaren Eragina Haurren Iruditegian. Gradu amaierako lana, Lehen Hezkuntzako Gradua. Euskal Herriko Unibertsitatea [linean]. || Data: 2024-05-07

    https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/67711/GrAL_Altube.pdf?sequence=2&isAllowed=y
  2. Europaren zati txiki baten ikuspegi etnozentrista da Kolonek Amerika deskubritu zuela esatea.

    ASTIZ, Iñigo. «Farida Shaheed. NBEko kultur eskubideen alorreko kontalari berezia: “Garrantzitsua da haurrei historia monolitorik ez ematea”». Berria. || Data: 2015-03-22

    https://www.berria.eus/euskal-herria/garrantzitsua-da-haurrei-historia-monolitorik-ez-ematea_1023608_102.html
  3. Lehen agerraldia: Bi bide posibleen tartean ibili behar dute orain adituek ereduen proposatzeko euskaldunei: jarrera “exozentrista”, tokian tokiko hitzaren erabilerarekin eta bestea “etnozentrista”, euskararen moldera dena egokituz.

    L.E. «Exonomastika euskararen onuragarri». Euskaldunon Egunkaria. 12. or. || Data: 1994-07-03

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1994&h=07&e=03&bilatu=alea&orridata=19940703&ikusi=012