gainprezio
es: sobreprecio
fr: surprix
en: surcharge
Definizioa:
Ohiko edo bidezko prezioan baino garestiago merkaturatzen den produktu edo zerbitzu baten gehiegizko prezioa.gainprezio
Testuingurua:
-
Ubarretxenak nabarmendu du enpresen «lehiaren kontrako jokabideak» kalte egin diola Eusko Jaurlaritzari, gainprezio bat ordaindu behar izan baitzuen helduen pixoihalengatik. Pixoihal horiek farmazien bidez banatzen zizkieten ospitalean ez zeuden pazienteei.GOIKOETXEA, Jakes. «Eusko Jaurlaritzak 202 milioi euroko kalte ordaina eskatuko die helduentzako pixoihalen lau ekoizleri». Berria. || Data: 2025-03-04
https://www.berria.eus/euskal-herria/eusko-jaurlaritzak-202-milioi-euro-eskatuko-dizkie-helduentzako-pixoihalen-lau-ekoizleri_2138391_102.html
-
Herritarrek euren soldataren araberako gainprezioa ordaindu beharko dute botikengatik.ARRETXEA, Lander. «Abian da botiken berrordainketa sistema EAEn». Argia. || Data: 2013-07-01
https://www.argia.eus/albistea/abian-da-botiken-berrordainketa-sistema-eaean
-
Lehen agerraldia: Hutsegite guzti horiek zer-nolako nahaspilara eraman gaituzten ikus dezagun: interes tipoak horren altu daude, inbertsio produktiboarentzako ia gaindiezinezko oztopoa direla; baina aldi berean ezin diote bere balioaren gainetik dabilen pezetari eutsi, eta merkatal-balantzan kalte haundiak eragin ditu, esportazioei gainprezio artifiziala gehitu baitiete.ELORRIETA, Joxe. «Enplegurik gabe etorkizunik ez». Euskaldunon Egunkaria. 3. or. || Data: 1993-05-01
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1993&h=05&e=01&bilatu=alea
