plastiko-kutsadura; plastikoengatiko kutsadura; plastikoen bidezko kutsadura
es: contaminación por plástico; contaminación por plásticos
fr: pollution par le plastique; pollution par les plastiques; pollution plastique
en: plastic pollution
Definizioa:
Ingurumenean plastikozko hondakinak metatzean sortutako kutsadura-mota, faunarentzat, florarentzat eta pertsonentzat hainbat motatako arriskuak dakartzana.plastiko-kutsadura
Testuingurua:
-
AEBetako ikerlari talde batek herrialdeen plastiko kutsadura trazatu zuten 2016an, eta haien herrialdea da, alde handiz, material hori zaborretara gehien botatzen duena: batez beste, estatubatuar bakoitzak 130 kilo plastiko baino gehiago botatzen ditu urtean zakarretara, eta guztira Txinak eta Indiak baino plastiko gehiago xahutzen dute AEBek, nahiz eta bi horien biztanleriaren laurdena izan: 2016an, Indiak 26 milioi tona plastiko hondakin baino gehiago sortu zituen, 21,6 milioi Txinak, eta 42 milioi AEBek.MATAUKO RADA, Iñaut. «Balaztarik gabeko kutsadura». Berria. || Data: 2025-08-16
https://www.berria.eus/mundua/balaztarik-gabeko-kutsadura_2145528_102.html
-
Ozeanoetako plastiko kutsadurari aurre egiteak ez du zertan zientziaren eskutik bakarrik iritsi.BURGUEÑO, Ana. «Bordeleko Unibertsitateko eta EHUko ikasleak elkarlanean, ozeanoetako kutsadurari aurre egiteko». Naiz. || Data: 2021-08-16
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/20210816/bordeleko-unibertsitateko-eta-ehuko-ikasleak-elkarlanean-ozeanetako-kutsadurari-aurre-egiteko
-
Lehen agerraldia: Azken urteetan garrantzi handiko ingurumen-arazo bat sortu zaigu: gure ibai, itsaso eta ozeanoetan dagoen plastiko-kutsadura izugarria.«Plastikoaren krisiari aurre egiteko konponbide jasangarri eta berritzaileak». ELIKA [webgunea]. || Data: 2019-03-28
https://jasangarritasuna.elika.eus/plastikoaren-konponbide-jasangarri-eta-berritzaileak/
plastikoengatiko kutsadura
-
Plastikoengatiko kutsadura ekoizpena handitzearen erritmo esponentzialean hazten da.EL SALTO-HORDAGO. «Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu». Argia. || Data: 2025-08-05
https://www.argia.eus/albistea/plastikoak-eragindako-kutsadurak-13-bilioi-euroko-osasun-gastuak-eragiten-ditu?mtm_campaign=irakurrienak-azala
-
Plastikoengatiko kutsadura. Hondakin tonak, plastikoak, metalak eta produktu kimikoak barne, isurtzen dira itsasora urtero, itsas bizitzari eta kostaldeko ekosistemei larriki eraginez.«Posible al da ozeanoak jasaten duen kaltea lehengoratzea?». MATER [webgunea]. || Data: 2024-10-30
https://mater.eus/eu/ozeanoaren-kaltea-lehenagoratzea/
-
Lehen agerraldia: Norberak, ahal duen neurrian, bere esku dagoena egin behar du plastikoengatiko kutsadura hori murrizteko, ondorio ezin larriagoak dituelako naturan, basabizitzan eta, horren ondorioz, gure osasunean ere bai.ERREDAKZIOA. «Ingurumenaren Munduko Eguna: plastikoaren kutsadura». Zaindu zaitez [webgunea]. || Data: 2018
https://zainduzaitez.com/ingurumenaren-munduko-eguna-plastikoaren-kutsadura/
plastikoen bidezko kutsadura
-
«Oso tristea da, baina Antartikako elur freskoan mikroplastikoak egoteak agerian utzi du plastikoen bidezko kutsadura munduko eskualderik urrunenetara ere iristen dela», azaldu du Alex Aves ikertzaileak, Canterbury Unibertsitateak argitaratutako adierazpen batean.ARIN, Nagore. «Mikroplastikoak atzeman dituzte lehen aldiz Antartikako elur freskoan». Berria. || Data: 2022-06-09
https://www.berria.eus/mundua/mikroplastikoak-atzeman-dituzte-lehen-aldiz-antartikako-elur-freskoan_214456_102.html
-
Ozeanoetara heltzen den plastikoen bidezko kutsadura murrizteko irtenbideak bilatzea da ikasleen erronka.BURGUEÑO, Ana. «Bordeleko Unibertsitateko eta EHUko ikasleak elkarlanean, ozeanoetako kutsadurari aurre egiteko». Naiz. || Data: 2021-08-16
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/20210816/bordeleko-unibertsitateko-eta-ehuko-ikasleak-elkarlanean-ozeanetako-kutsadurari-aurre-egiteko
-
Lehen agerraldia: Oro har, saihetsezina da plastikoen bidezko kutsadura murrizteko ahaleginak emendatzea, kutsadura horrek ingurunean eta, ondorioz, gure ongizatean, gizartean eta ekonomian dakartzan kalteak ekidin nahi baditugu.LARRETA ASTOLA, Joana et al. «Mikroplastikoak eta osasuna». Zientzia.eus [webgunea]. || Data: 2020-06-01
https://zientzia.eus/artikuluak/mikroplastikoak-eta-osasuna/
