biodibertsitatearen puntu bero; biodibertsitate-puntu bero; puntu bero

eu: biodibertsitatearen puntu bero; biodibertsitate-puntu bero; puntu bero
es: punto caliente de biodiversidad; punto crítico de biodiversidad
fr: point chaud de biodiversité; zone critique de biodiversité
en: biodiversity hotspot; biodiveristy hot spot

Definizioa:

Biodibertsitate handiko eremu geografikoa, espezie-galeragatik mehatxatuta dagoena.

biodibertsitatearen puntu bero

(iz.)

Testuingurua:

  • Ordea, eskala ertain zein txiki batean, askoz larriagoa izanen da laginketa esfortzuaren distortsioa: biodibertsitatearen puntu beroenak sakonago lagindutako puntuekin bat etorriko dira, eta hotzak, ordea, gutxi lagindutakoekin (3 irudia).

    PARDO, Iker. «Biodibertsitatearen ezagutza-mapak». Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria. || Data: 2020-09-01

    https://zientzia.eus/artikuluak/biodibertsitatearen-ezagutza-mapak/
  • Kanariar Uharteak biodibertsitatearen puntu berotzat hartzen dira, eta Espainiako aberastasun biologikoa areagotzen duten endemismo (espezie bakarrak) ugari dituzte.

    FERNÁNDEZ MUERZA, Alex. «Ornogabeak, naturaren erregeak». Consumer aldizkaria. || Data: 2009

    https://eec.euskaltzaindia.eus/

biodibertsitate-puntu bero

(iz.)
Testuingurua:
  1. Kontxako badiaren erdian “biodibertsitate puntu bero bat” mantentzen dela azaldu du erakundeak, Santa Klara uhartea.

    EIZAGIRRE, Mikel. «Ingurumenaren aurkako erasoengatik Euskal Herriko lau foku seinalatu ditu Ekologistak Martxanek». Argia [webgunea]. || Data: 2020-07-02

    https://www.argia.eus/albistea/ingurumenaren-aurkako-erasoengatik-euskal-herriko-lau-foku-seinalatu-ditu-ekologistak-martxanek
  2. Lehen agerraldia: Kanariar Uharteak biodibertsitatearen puntu berotzat hartzen dira, eta Espainiako aberastasun biologikoa areagotzen duten endemismo (espezie bakarrak) ugari dituzte.

    FERNÁNDEZ MUERZA, Alex. «Ornogabeak, naturaren erregeak». Consumer aldizkaria. || Data: 2009

    https://eec.euskaltzaindia.eus/

puntu bero

(iz.)
Testuingurua:
  1. Era berean, garrantzitsua da azpimarratzea biodibertsitatearen galerak eragin desberdina izan dezakeela planetako eremu desberdinetan. Lehenik eta behin, desagertze tasak ez dira homogeneoak. Gaur egun, garapen bidean dauden herrialdeei eragiten diete nagusiki, eta zenbait puntu bero (hotspot) daude Hego Amerikan eta Hego-ekialdeko Asian.

    BOYERO GONZÁLEZ, Luz. «Biodibertsitate krisiaren ondorioak ekosistemetan eta gizakiengan». Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria [webgunea]. || Data: 2021-10-27

    https://www.ehu.eus/eu/web/campusa/-/biodibertsitate-krisiaren-ondorioak-ekosistemetan-eta-gizakiengan
  2. Lehen agerraldia: Baina plaken arteko mugekin bat ez etortzeak ez du esan nahi puntu beroen kokapena zorizkoa denik.

    APRAIZ ATUTXA, Arturo. «Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria». UEU. || Data: 2005

    https://eec.euskaltzaindia.eus/