protekzionismo
es: proteccionismo
fr: protectionnisme
en: protectionism
Definizioa:
Atzerriko lehiakideekiko industria eta nekazaritza nazionala babestea aldarrikatzen duen jarrera ekonomiko eta politikoa, muga-zerga altuak, salgai debekatuen zerrendak eta abar ezartzea bultzatzen dituena.protekzionismo
Testuingurua:
-
Europak sektorea babestu behar du, bai AEBetako protekzionismotik, bai beste herrialdeek har ditzaketen erabakietatik.MAGRO EIZMENDI, Imanol. «Asier San Millan. Siderex Altzairugintza Klusterreko zuzendaria: “Muga zergak ez dira onak inorentzat, baina Europak sektorea babestu behar du”». Berria. || Data: 2025-03-30
https://www.berria.eus/ekonomia/muga-zergak-ez-dira-onak-inorentzat-baina-europak-sektorea-babestu-behar-du_2139584_102.html
-
«Mozkinak bilatzen dira janariaren sektorean, baina hori baino gehiago da gure lanbidea. Behar da beste manera batean ikusi, zaindu eta babestu. Protekzionismo apur bat behar du ».IRURETAGOIENA, Hodei; ALBERDI, Iosu eta BIAIN, Aitor. «Behiek trenari nola». Berria. || Data: 2019-10-13
https://www.berria.eus/ekonomia/behiek-trenari-nola_1259578_102.html
-
Lehen agerraldia: Horren helburua 108 herrialdek osatzen duten akordio urtearen amaierako hitzartzea zen, hartara gobernuek egiten duten protekzionismoak behera egin eta urteko 200.000 milioi dolarreko etekinak sortu asmo dituen merkatu elkartrukearen bideak urratzen hasteko.LARRAÑAGA, J. «Uxatu egin dute EEBBek eta EK-k gerra komertzialaren arriskua». Euskaldunon Egunkaria. 16. or. || Data: 1992-11-21
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2542/protekzionismoa https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1992&h=11&e=21&bilatu=alea&
