serbitizazio

eu: serbitizazio
es: servitización; terciarización
fr: servicisation
en: servitisation; servitization

Definizioa:

Produktu bat saldu ordez, produktuak emandako zerbitzua saltzea.

serbitizazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Lau ardatz nagusitan egingo dute ahalegina —berrikuntza teknologikoan, serbitizazioan, dibertsifikazioan eta nazioartekotzean—, hiru zehar lerro aintzat hartuta —adimen artifiziala, jasangarritasuna, eta talentua—.

    LASA, Irune. «Danobatgroup datorrenerako prest dago, iaz fakturazio marka hautsi baitzuen 344 milioi euro lortuta». Berria. || Data: 2025-03-11

    https://www.berria.eus/ekonomia/danobatgroup-datorrenari-aurre-egiteko-prest-iaz-344-milioi-eurorekin-fakturazio-marka-hautsita_2138724_102.html
  • Era berean, plan horren barruan sartzen da serbitizazioa (edo zerbitzurako orientazio estrategia) bultzatzea, negozio eredu berri bat, non enpresa bat ez baita mugatzen produktuak saltzera, produktu/ zerbitzua baizik, adibidez, hondatuz gero konpontzea.

    TIMÓN, Mónica. «Ekonomia zirkularra: nola egin gehiago ingurumenaren alde gutxiagorekin». Consumer. || Data: 2021

    https://eec.euskaltzaindia.eus/
  • Lehen agerraldia: Foro horietan merkatariek eta kontsumitzaileek hartu zuten parte, eta tokiko merkataritza erakartzeko lagungarri izango diren lau jarduera ildotan bildu dira: digitalizazioa, serbitizazioa, irisgarritasuna eta merkataritza dinamizazioa.

    AMURRIOKO UDALA. «Amurriok udalerriaren merkataritza bideragarritasuna aztertuko du». Aiaraldea [webgunea]. || Data: 2019

    https://eec.euskaltzaindia.eus/