transmedia
es: transmedia
fr: transmédia
en: transmedia
Definizioa:
Euskarri desberdinak baliatuz eta haiek modu osagarrian erabiliz komunikatzen den istorioa, edukia euskarri bakoitzaren interakzio-aukeren eta erabiltzaileen ekarpenen arabera hedatzen duena.transmedia
Testuingurua:
-
Muguruzaren Black is Beltza bezala —kasu horretan filma, musika, komikiak, erakusketak...— izenburuak duen izaera transmedia edota euskarri desberdinen bidez eraikitzeko duen gaitasuna nabarmenduko nuke.IZAGIRRE, Gaizka. «Adarbakarrak euskaraz». Berria [webgunea]. || Data: 2024-06-05
https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/adarbakarrak-euskaraz_2125958_102.html
-
Oraingoan, transmedia produktu bihurtu dute antzezlana.VIEIRA GIL, Iraia. «Ulertu nahi ez izatearen mina». Berria [webgunea]. || Data: 2023-05-10
https://www.berria.eus/kultura/ulertu-nahi-ez-izatearen-mina_1334998_102.html
-
Hala, hezkuntza berritzeko nodo nagusietako batzuk aurkezten dituzte (esaterako nonahiko ikaskuntza, jardun bikoa, sarekoa, transmedia edota gamifikazioa) eta horietako bi edo gehiago elkartzen dituzten hiru ertz lantzen: truke birtuala edo telelankidetza, ikasgela iraulia (edo flipped classroom) eta norberaren ikas-alorra (NIA edo PLE).HERRERA JIMÉNEZ, Francisco eta PUJOLÀ FONT, Joan-Tomás. «Bigarren hizkuntzen didaktikaren berrikuntza mapatzea: eremu bateko nodoak eta ertzak». Irakasbil [webgunea]. || Data: 2020-07-09
https://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/argitalpenak/h2en_didaktikaren_berrikuntza_mapatzea
-
Lehen agerraldia: Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketaren baitan, Transmedia eta 3D jardunaldia egingo da Donostian hilaren 22an.TORNER ZABALA, Jon. «Transmedia eta 3D jardunaldia Donostian». Argia [webgunea]. || Data: 2010-09-26
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2245/transmedia-eta-3d-jardunaldia-donostian
