bioluminiszente

eu: bioluminiszente
es: bioluminiscente
fr: bioluminescent, bioluminescente
en: bioluminescent

Definizioa:

Bioluminiszentziari dagokiona edo bioluminiszentzia duena.

bioluminiszente

(adj.)

Testuingurua:

  • Kornean maizter bat ere badute, krustazeo parasito bat, bioluminiszentea dena, eta adituek uste dute parasitoak igortzen duen argiak harrapakin posibleak erakar ditzakeela.

    «400 urteko marrazoa igerian». Berria Ikasgela [webgunea]. || Data: 2024-06-12

    https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/marrazoarena
  • Amonak izainargiak eskuz hartzeko aholkatu dio behin eta berriro, baina ezin ditu ukitu, ezta nitrilozko eskularruak jantzita ere, oka egingo luke bare bioluminiszente horien gorputz biguna sentitu orduko.

    EGAÑA, Arrate. Energia subrogatua>/i>. Booktegi. || Data: 2023

    https://www.booktegi.eus/liburuak/izainargiak-2/
  • Lehen agerraldia: Bizidun bioluminiszenteek, ordea, energia kimiko guztia argi bihurtzen dute.

    AGIRRE RUIZ DE ARKAUTE, Aitziber. «Ilunean argi». Zientzia.eus [webgunea]. || Data: 2005-12-01

    https://zientzia.eus/media/pdf/032_1.pdf