geomintz

eu: geomintz
es: geomembrana
fr: géomembrane; membrane géotextile
en: geomembrane

Definizioa:

Mintz geosintetikoa, gainazal baten estankotasuna bermatzeko erabiltzen dena. Infiltrazio bidezko ur-galera edo kutsatzaileak lurzorura pasatzea eragozten du, besteak beste.

geomintz

(iz.)

Testuingurua:

  • Besteak beste, txostenean jasoa dute zabortegiaren oinarriko iragazgaitze geruzaren gabeziek bide eman ziotela hondamendiari, hondoa isolatzeko erabili ziren geomintzak euste erresistentzia txikikoak zirelako.

    MATAUKO RADA, Iñaut. «Zaldibarko hondamenditik bost urtera, Verter Recyclingek ez du ezer ere ordaindu zabortegiko lanengatik». Berria. || Data: 2025-02-06

    https://www.berria.eus/euskal-herria/zaldibarko-hondamenditik-bost-urtera-verter-recyclingek-ez-du-ezer-ere-ordaindu-zabortegiko-lanengatik_2137092_102.html
  • Egileen arabera, zabortegiko hirugarren eta laugarren faseak eraiki zirenean geomintz aproposa jarri izan balitz —alegia, lakarra bi aldeetatik— zabortegia ez zen eroriko.

    MAGRO EIZMENDI, Imanol. «Zabor azpiko 124 igerilekuak». Berria. || Data: 2023-02-04

    https://www.berria.eus/euskal-herria/zabor-azpiko-124-igerilekuak_1329807_102.html
  • Lehen agerraldia: Zabortegiaren zigilatzearen gainean zuhaixkak edo zuhaitzak landatzea, helduak direla haien tamaina eta sustraiak, sakontasuna, mota, kokapena edo ezarritako babesak direla-eta, drainatze-geruzaren, geomintzaren edo zigilatzearen hesi geologiko artifizialaren segurtasunari edo funtzionaltasunari ez eragiteko baldintzapean egongo da; eta irristaduraren aurrean landaketak ez du segurtasun-faktorea 1,5etik behera murriztu beharko.

    Euskadi. EBAZPENA, 2013ko otsailaren 18koa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. 131. zk. || Data: 2014-07-11

    https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2014/07/1403183e.pdf