mikroarrazakeria; mikroarrazismo
es: microrracismo
fr: microracisme
en: micro-racism
Definizioa:
Eguneroko bizitzako praktika arrazista normalizatua, arrazakeriaren beste hainbat praktikak bezainbesteko atentzioa eman ohi ez duena.mikroarrazakeria
Testuingurua:
-
Aipatu dute “mikroarrazakeriak” ere oso ohikoak direla.GARATE, Miren. «Arrazakeria oinarritik eteteko ahalegina». Gipuzkoako Hitza. || Data: 2023-06-02
https://gipuzkoa.hitza.eus/2023/06/02/arrazakeria-oinarritik-eteteko-ahalegina/
-
Lehen agerraldia: Hernandezek mikroarrazakeria ikusten du Iruñean egiten den bestan, eta badaki hori onartzea zaila izanen dela: «Ijito herriak mendeak eman ditu isilik alor askotan».TUBIA, Iker. «Pertzari eragin nahian». Berria. || Data: 2020-02-11
https://www.berria.eus/bizigiro/pertzari-eragin-nahian_1266903_102.html
mikroarrazismo
-
Biltzarraren berrikuntzetako bat izan da sindikatuaren barruan idazkaritza antirrazista bat sortzeko asmoa, «sindikatuaren ikusmolde etnozentrikoa berrikusi eta erakundean egon litezkeen mikroarrazismoak ezabatzeko prestakuntzan» arreta jartzeko.OLANO URAIN, Jon. «”Borroka ziklo bat”hastea xede, «errepublika konfederala» sortzeko». Berria. || Data: 2022-05-04
https://www.berria.eus/ekonomia/borroka-ziklo-bat-hastea-xede-errepublika-konfederala-sortzeko_1313367_102.html
-
Lehen agerraldia: Hau guztia egikaritu ahal izateko beldurra da tresna nagusia, eta arrazismo instituzionalean du isla, noski, jendartean orohar dauden mikroarrazismoak baztertu gabe; hauek guztiek ahalbidetzen dute langile klasearen prekarizazioa, ezarritako legearen mugetatik kanpo dauden horiek guztien bizkarren gainean garatua.ASKAPENA. «Herrietatik Europa berria eraikitzen (Ondorioak)». Zuzeu. || Data: 2019-11-19
https://zuzeu.eus/mundua/herrietatik-europa-berria/
