erretrofuturismo
es: retrofuturismo
fr: rétrofuturisme
en: retrofuturism
Definizioa:
Mugimendu artistikoa, iraganean egindako etorkizunari buruzko irudikapenen eragina duena.erretrofuturismo
Testuingurua:
-
Erretrofuturismoak, zentzu progresista batean, presente jarraitzen du pieza hauetan, giza kulturen arteko konbergentzia aldarrikatuz (Who+What?), biolentzia matxista salatuz (Don’t Forget You’re Mine), maitasuna modu ez ohikoan loriatuz (Panser l’inacceptable, Une autre attente) edo ekintza iraultzailearen aldeko deiak eginez (Cloud 6).ZALDUA, Iban. «2024ko ('zaharrunorik') onenak». Berria. || Data: 2025-02-02
https://www.berria.eus/kultura/analisia-kultura/2024ko-zaharrunorik-onenak_2136613_102.html
-
Itxura erretrofuturista –etorkizunean girotua dago, baina badirudi iraganean izozturiko teknologia erabiltzen dutela– eta misterio zein thriller kutsua duen narrazioa ditu oinarri.IZAGIRRE, Gaizka. «Katebegi hauskorrak». Berria. || Data: 2024-11-29
https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/katebegi-hauskorrak_2133833_102.html
-
Publiko guztientzako popa, betiko lehengaietatik abiatuta: erretrofuturismoa eta pulp kultura (Cosmic Thing, Channel Z, Topaz —nire kutuna—), eta mugarik gabeko maitasunaren eta juergaren gorazarrea (Love Shack, Bushfire, Roam).ZALDUA, Iban. «The B-52's-en hiru (maitasunezko) misil». Berria. || Data: 2023-02-05
https://www.berria.eus/kultura/analisia-kultura/the-b-52s-en-hiru-maitasunezko-misil_1329884_102.html
-
Lehen agerraldia: Karramarroek egin bezala, atzeratu gaitezen aurrerantz talde horiekin: erretrofuturismoa!BENGOETXEA, Juan Bautista. «Teknopop, Teknozientzia, Teknohermetismo. Kraftwerk, Devo, El Aviador Dro eta zientzia-fikzioa». Jakin. 119. zk. 51-88. or. || Data: 2005-09-01
https://jakin.eus/show/73b6fb2b41cb777c403f6bfc3254a50d872e6b8d
