eskalagarri
es: escalable
en: scalable
Definizioa:
Konputazioan, errendimendua nabarmen jaitsi gabe, datu edo eskaera gehiago kudeatzeko gaitasuna duen eredua, algoritmoa edo sistema.eskalagarri
Testuingurua:
-
Eskalagarria izateko eta etorkizunean hainbat prozesadore integratu ahal izateko diseinatua, sistema honek algoritmoak erabilgarritasun-eskalan exekutatzea ahalbidetuko du, indar gordineko simulazio klasikoko metodoak gaindituz.IREKIA. «Eusko Jaurlaritzak eta IBMk iragarri dute Europako lehen IBM Quantum System Two instalatuko dutela Euskadiko IBM-Euskadi Quantum Computational Center zentroan». Eusko Jaurlaritza [webgunea]. || Data: 2025-03-13
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99891-eusko-jaurlaritzak-eta-ibmk-iragarri-dute-europako-lehen-ibm-quantum-system-two-instalatuko-dutela-euskadiko-ibm-euskadi-quantum-computational-center-zentroan
-
Bosch-ek materialen simulazioan berrikuntza gidatu nahi du, konputazio kuantikoa erabiliz. "IBMrekin lankidetzan, algoritmo eskalagarriak garatzen ari gara, produktuen garapena irauli dezaketenak, mugikortasun iraunkorrerako eta lur arraroetako elementuak murrizteko material berriak barne", adierazi zuen Thomas Kropf doktoreak, Robert Bosch GmbH-ko Ikerketa eta Ingeniaritza Aurreratuko Sektore Korporatiboko presidenteak.«Lehen IBM Quantum Data Centerraren inaugurazioa Europan». Basque Quantum [webgunea]. || Data: 2024-10-02
https://www.basquequantum.eus/eu/berriak/lehen-ibm-quantum-data-centerraren-inaugurazioa-europan
-
Lehen agerraldia: Hain zuzen ere, oso sistema egonkorra da, eta oso eskalagarria.ASURMENDI SAINZ, Jabier. «GNU/Linux, sistema eragileen artean lehiakide ahaltsua eta librea». Elhuyar aldizkaria. 230 zk. 24. or. || Data: 2007-04
https://zientzia.eus/site_media/pdf_alea/Elhuyar230_Internet.pdf
