scroll amaigabe
es: desplazamiento infinito
fr: défilement infini
en: infinite scroll
Definizioa:
Sare sozialetako aplikazioetan, eduki berriak kargatzeko, hatza etengabe mugituz egiten den korritze-mugimendua.scroll amaigabe
Testuingurua:
-
Scroll amaigabea azken aldian asko ikusten den nabigazio-estilo bat da, bertan edukia agertuz doa erabiltzaileak webgunean edota aplikazioan jarraitzea erabakitzen duen denboraren arabera.SUKUNTZA ARTOLA, Arkaitz. «Scroll amaigabea, noiz arte?». Tapuntu.eus || Data: 2024-05-10
https://www.tapuntu.eus/scroll-amaigabea/
-
Europako erakundeak sare sozialetan edukiak etengabe jasotzea bermatzenduen 'scroll amaigabea' teknika desagerrarazi nahi du, gehiegizko kontsumoari muga jartzeko.YUSTOS, Oihane. «"Oso atzean gelditu dira orain arte sare sozialen gehiegizko kontsumoa gelditzeko legeak"». Euskadi Irratia [webgunea]. || Data: 2023-11-14
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/9354812/sare-sozialak-eta-kontsumoa-atzean-gelditu-dira-orain-arte-gehiegizko-kontsumoa-gelditzeko-legeak/
-
Lehen agerraldia: Baina erabiltzailea engantxatuta sentiarazteko (diseinua optimizatzeko) gainera, bada beste trikimailu bat saretik ihes egitea eragozten diguna: scroll amaigabea.MADARIAGA GOIRI, Ioritz. «Eta nik, #txoria nuen maite». Enpresabidea.eus || Data: 2022-05-03
https://www.enpresabidea.eus/berrikuntza/eta-nik-txoria-nuen-maite_2166892_102.html
