adimen artifizial sortzaile; AA sortzaile; AAS

eu: adimen artifizial sortzaile; AA sortzaile; AAS
es: inteligencia artificial generativa; IA generativa; IAG
fr: intelligence artificielle générative; IA génerative; IAG
en: generative artificial intelligence; generative AI; GAI

Definizioa:

Adimen artifizial mota, erabiltzaile baten eskaerei erantzunez edukia testu, irudi, bideo, audio edo kode gisa sor dezaketen ereduak eta sistemak garatzen dituena.

adimen artifizial sortzaile

(iz.)

Testuingurua:


AA sortzaile

(iz.)
Testuingurua:
  1. Erantzun egokiekin bizitzak "arinduko" dizkiguten adimen sortzaileak izango dira, edota sorkuntza eredu berrien atarian jarriko gaituztenak?

    FRANCO EGUREN, Diana. «AA sortzailearen erantzuna». Argia. || Data: 2024-11-06

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2892/teknologia-2
  2. 2023an, Espainiako sektoreko lehen enpresa izan zen bere online supermerkatuan laguntzaile bat abian jartzen, AA sortzaile batean oinarrituta: ekimen hori urteko AA sortzaileen alorreko berrikuntzako sei hautatuetako bat dela aitortu berri dute Innobasquek antolatu duen 13. Global Innovation Day 2024 egunean.

    «EROSKI-ren online supermerkatuko laguntzaile birtuala sei hautatuetako bat izan da urteko AA sortzailearen alorreko berrikuntzetan Innobasqueren ‘Global Innovation Day 2024’ egunean». Eroski. || Data: 2024-11-05

    https://corporativo.eroski.es/eu/notas-de-prensa/eroski-ren-online-supermerkatuko-laguntzaile-birtuala-sei-hautatuetako-bat-izan-da-urteko-aa-sortzailearen-alorreko-berrikuntzetan-innobasqueren-global-innovation-day-2024-egunean/
  3. Lehen agerraldia: AA sortzaileak (ChatGPT eta antzekoak) ez du pentsatzen, ezta sentitzen ere: makina da!

    HEZITZAILE BAT SAREAN. «AA sortzailea desmitifikatzea: hezitzaile gisa eman beharreko urratsa». Blogak.eus. || Data: 2024-05-10

    https://blogak.eus/hezitzaile-bat-sarean/aa-sortzailea-desmitifikatzea-ezinbesteko-urrats-hezitzailea