glokal
es: glocal
fr: mondiolocal
en: glocal
Definizioa:
Aldi berean faktore globalei eta tokian tokikoei dagokiena, edo bi errealitate horietako ezaugarriak barnean hartzen dituena.glokal
Testuingurua:
-
Basurcok berak (2007a) kolokan jarri du eskolak gizarte erreferentzia izan behar zuenik garai batean eta irakasleek estatus berezia izan behar zutenik; hori aitzakiatzat hartuta, lau neurri proposatu ditu eskola indartzeko: lehenik eta behin, paradigma aldatzea, hezkuntzari zuzendutako elkarrekintza sustatzeko; bigarrenez, euskal curriculum propio bat ezartzeko beharra; hirugarrenez, glokalizazioaren paradigma bultzatzea, eta, laugarrenez, gobernantza komunitarioa bultzatzea.RAMIREZ DE OKARIZ TELLERIA, Iñigo. «Gertuko erakundeak hezkuntza-sisteman parte hartzen: kultura-ondarearen transmisioa». Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2017-03-14
https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4640
-
Glokalak etengabeko koopetizioa dakar, hau da, aldi berean lehiatu (competir) eta kooperatzea (Jon Azua).ERREDAKZIOA. «Museoak hamar urte. Eta orain zer? (Iñaki San Juan Bilbao)». Argia. || Data: 2007-04-18
https://www.argia.eus/albistea/museoak-hamar-urte-eta-orain-zer-inaki-san-juan-bilbao/inprimatu
-
Lehen agerraldia: Globalizazioaz gain, batzuek glokalizazioaz hitz egiten dute. Nahiz etadermio hibrido horrek esanahi ugari izan guri burura ekartzen digu behin eta berrizhemengo indar globalizatzaileen jokabideak.BARCENA HINOJAL, Iñaki. «Energia, merkatua, jasangarritasuna: ardura globalei bertoko erantzunak». Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2003
https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/globalizazioa-eta-ingurumena-euskal-begirada-bat
