hiperkonektibitate
es: hiperconectividad
fr: hyperconnectivité; hyper-connectivité
en: hyperconnectivity
Definizioa:
Interneten bidez modu ia jarraituan konektatuta egotea (adibidez, pertsonak –informazio-, komunikazio- eta entretenimendu-iturrien bidez–, makinak, gauzak eta abar).hiperkonektibitate
Testuingurua:
-
Gaur egun, mundu osoko 150 makina industrial baino gehiago daude konektatuta Vixion startupak sortutako software plataformari esker: hiperkonektibitate horri transmisio iraunkorreko 15.000 seinale eta aldagai gehitzen zaizkio eta 500 GB etengabeko analisian.«Vixion Connected Factory enpresak 4.0 industriarako konektibitatea bizkortzen du». Up!Euskadi [webgunea]. || Data: 2024-01-08
https://upeuskadi.spri.eus/eu/berriak-eta-artikuluak/245147-vixion-360-enpresak-4-0-industriarako-konektibitatea-bizkortzen-du/
-
Batzordeak munduko lau joera nagusi aipatzen ditu, EBren jarduteko gaitasunari eta askatasunari eragiten dietenak: klima-aldaketa eta beste ingurumen-erronka batzuk; hiperkonektibitate digitala eta eraldaketa teknologikoa; demokraziaren eta balioen gaineko presioa; aldaketak mundu-mailan eta demografian.«2021eko prospektiba estrategikoaren txostena: EBren ekintza-gaitasuna eta -askatasuna epe luzera hobetzea». Euskadi.eus. || Data: 2021-09-09
https://www.euskadi.eus/prentsa_oharra/2021/2021eko-prospektiba-estrategikoaren-txostena-ebren-ekintza-gaitasuna-eta-askatasuna-epe-luzera-hobetzea/web01-s1leheki/eu/
-
Lehen agerraldia: Hiperkonektibitatea, bai: pertsonen arteko konexioa, gauzen eta lekuen artekoa, enpresa edota erakundeen artekoa; betiere, Internet bidez. Hiperkonektibitate horren balio ekonomikoa neurtzen saiatu da (ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik) The Economist Intelligence Unit (EUI, hemendik aurrera), SAP enpresak eskatuta.ESNAOLA, Iratxe. «Interneten balio ekonomikoa». Naiz. || Data: 2015-02-28
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-02-28-06-00/hemeroteca_articles/interneten-balio-ekonomikoa
