prosumitzaile
es: prosumidor, prosumidora
fr: prosommateur, prosommatrice
en: prosumer
Definizioa:
Produktuak edo zerbitzuak kontsumitzeaz gain haien sorreran, sustapenean eta hobekuntzan aktiboki parte hartzen duen pertsona.prosumitzaile
Testuingurua:
-
HERRITARREN EKOIZLE ROLA ENERGIA MERKATUAN: Kontsumitzaile beharrean prosumitzaile.“Herri batek duen edo nahi duen jendarte mota eredu energetikoarekin erabat lotuta dago”. Hernaniko Udala [webgunea]. || Data: 2024-03-01
https://www.hernani.eus/eu/hernani-ezagutu/jasangarria/energia#5
-
Autokontsumoari buruzko 244/2019 EDa funtsezko aurrerapausoa izan da Behe Tentsioko elektrizitate-sarean energia fotovoltaikoa eta autokontsumoa ezartzeko; izan ere, orain, kontsumitzaileak ekoizlearen rola ere har dezake (hemendik aurrera, “prosumitzaile” deituko diogu rol horri), eta energiaren autokontsumoaren aldeko apustua egin dezake bere beharrizan energetikoak asetzeko.ARANZABAL, Itxaso et al. «Autokontsumo elektrikoa: autokudeaketan oinarritutako energia-eredu berri baterantz». Elhuyar Aldizkaria [webgunea]. || Data: 2021-09-01
https://zientzia.eus/media/pdf/ELH343-026_1.pdf
-
Orain, erabiltzaileek produktuak eta zerbitzuak hobetzen laguntzen dute, hainbat kanaletan aktiboki parte hartuz, prosumitzaile gisa ezagutzen direnak.«Enfoka-Trends 2021eko martxoa: Prosumitzailea, XXI. Mendeko kontsumitzailea». Eusko Jaurlaritza [webgunea]. || Data: 2021-03-01
https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/obs_mer_tendinnov_doc/eu_def/adjuntos/2021_03_2021eko_martxoko_joerak.pdf
-
Jende gehiena kontsumo kulturara doa: jaialdi handiak, kultura hiriburuak eta abar. Guk kontsumitzaile ez ezik, prosumitzaile izan nahi dugu.TUBIA, Iker. «Atzekoz aurrera. Jokin Telleria. KA Taldeko koordinatzailea: ”Kontsumitzaile bainoago, prosumitzaile izan nahi dugu”». Berria. || Data: 2016-10-07
https://www.berria.eus/bizigiro/kontsumitzaile-bainoago-prosumitzaile-izan-nahi-dugu_1167813_102.html
-
Lehen agerraldia: Hala, erabiltzailea emozionalki bitarteko batekin gehiago ala gutxiago inplikatuko da eta kontsumitzaile izatetik prosumitzaile izatera pasa daiteke.DIAZ JAUREGI, Janire. «MutimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat». Euskal Herriko Unibertsitatea. || Data: 2013
https://www.slideshare.net/slideshow/multimedialab-korrika-2013-esperientzia-komunikatibo-berri-bat-30084828/30084828#1
