kolapsismo
es: colapsismo
fr: effondrisme
en: collapsism
Definizioa:
Giza zibilizazio industrialaren hondamena mehatxu hurbil eta erreala dela defendatzen duen teoria.kolapsismo
Testuingurua:
-
Bera ez dator bat kolapsismoa esaten dioten teoriarekin —materialen gabeziak trantsizio ekologikoa ezinezkoa egiten duela dioen iritzia—, eta uste du trantsizioari ekiten saiatzeak merezi duela, eta «luze gabe» behintzat material gabezia ez dela arazo izango.MAGRO EIZMENDI, Imanol. «Ekonomia. Daniel Carralero. Ciemat-eko ikerlaria: “Europan koltana balego, atera egingo genuke”». Berria. || Data: 2023-08-19
https://www.berria.eus/ekonomia/europan-koltana-balego-atera-egingo-genuke_1340563_102.html
-
Pentsamendu positiboaren jarrerak gero eta gehiago nazkatzen omen du, «kolapsismoaren inguruan badago eztabaida bat ekologismoan eta horri heldu nahi ez diona ordezkaritza politikoa da».PAGOLA, Eli. «Arrisku handiena denboraren joana da». Naiz Irratia [webgunea]. || Data: 2023-06-19
https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20230619/arrisku-handiena-denbora-da
-
Kolapsismoa: Zertan datza? Zer kritika egiten zaizkio? Pikutara goaz ala itxaropena dago?HAUSTURA METABOLIKOA. «2022 12 14 Kolapsoa». Internet Archive [webgunea]. || Data: 2022-12-14
https://archive.org/details/2022-12-14-kolapsoa_202212
-
Lehen agerraldia: Are, kolapsismoa distopia den heinean (kasu honetan historiaren bilakaera ez da goranzkoa, baizik beheranzkoa), planteatzen duten bat-bateko eraldaketa amildegirako jauzia litzateke eskuin muturrari erabateko abantaila ematen zaion heinean.OTXANDIANO, Pello. «Eraldaketa jendearekin, ahal dela». Gaur8. || Data: 2022-08-20
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2022-08-20-07-00/hemeroteca_articles/eraldaketa-jendearekin-htab-ahal-dela
