koebaluazio; berdinen arteko ebaluazio

eu: koebaluazio; berdinen arteko ebaluazio
es: coevaluación; evaluación entre iguales
fr: co-évaluation; coévaluation; évaluation par les pairs
en: peer evaluation; peer assessment; coevaluation

Definizioa:

Ikasketa-prozesuaren eta -emaitzaren ebaluazioa, elkarren artean egiten dena; bereziki ikasleek elkarren artean egiten dutena.

koebaluazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Ikastaro honen asmoa da ebaluazio hezitzaileen inguruan hausnartzea eta autoebaluazioa, heteroebaluazioa zein koebaluazioari laguntzen dieten tresna batzuk aplikatzeko orientabideak lantzea; hausnarketak, ikas-akordioak, irakaslearen koadernoa, behaketak, mapa mental digitalak, galdeketa digitalak, eta oinarrizko gaitasunen errubrikak.

    «Kalifikazio soiletik ebaluatzera; ebaluazio hezitzailea sustatzeko orientabideak». Enpresarean [webgunea]. || Data: 2019-05-04

    https://www.enpresarean.eus/agenda/ikusi/2019-05-04
  • Horri guztiari gehitzen zaizkio autoebaluazioa eta koebaluazioa (ikasleak ondokoa ebaluatzen du) eta “irakasleok ere ebaluatzen dugu gure burua”.

    GARCIA IDIAQUEZ, Mikel. «Ikastetxe hauetan etsaminik gabe ebaluatzen dute». Argia. || Data: 2017-03-21

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2547/ikastetxe-hauetan-etsaminik-gabe-ebaluatzen-dute
  • Lehen agerraldia: Ebaluatzaileen arabera: kanpoko ebaluazioa (kanpoko ebaluatzaileek egiten dute ebaluazioa), barruko ebaluazioa (ikastetxeko irakasleek egindakoa), ebaluazio mistoa (kanpoko eta ikastetxe bertako ebaluatzaileek parte hartzen dute), autoebaluazioa (irakasle bakoitzak bere lana ebaluatzen du), heteroebaluazioa (irakasle batzuek beste irakasle batzuen lana baloratzen dute) eta koebaluazioa (irakasle batzuek beste irakasle batzuen lana baloratzen dute eta alderantziz).

    BUJAN VIDALES, Karmele; ARAMENDI JAUREGI, Pello. Eskola-antolaketa. UEU. 198. or. || Data: 2005

    https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/eskola-antolaketa/eskolaantolaketa-osoa.pdf

berdinen arteko ebaluazio

(iz.)
Testuingurua:
  1. Autoebaluazioaren, berdinen arteko ebaluazioaren eta heteroebaluazioaren bidez ebaluatzen da.

    «Project Based Learning». Jesuitas Donostia [webgunea]. || Data: 2023-05-28

    https://www.jesuitinasdonostia.eus/actualidad-project-based-learning
  2. Lehen agerraldia: Berdinen arteko ebaluaziorako irizpideak edo checklist modukoak eskaintzea nabarmen positiboa da, bai banaka erabiltzea eta bai berdinen artean.

    EZEIZA RAMOS, Ainhoa; LOSADA IGLESIAS, Daniel [zuz.]. «Komunikaziorako gaitasunaren ebaluazioa ingurune birtualetan goi-mailako irakaskuntzan». EHU. 88. or. || Data: 2015

    https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/17492/TESIS_EZEIZA_RAMOS_AINHOA.pdf