ihes-gela; ihes-joko; escape room
es: juego de escape; cuarto de escape; escape room
fr: jeu d'évasion
en: escape room; room escape; escape game
Definizioa:
Taldean jokatzen den abentura-jokoa, gela itxi batetik irten ahal izateko taldekideek proba-segida bat denbora mugatuan egitean datzana.ihes-gela
Testuingurua:
-
Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea, kanpaina elikatzearekin batera.«Ongi etorri 17. Logelara». Ihes-gela.eus. || Data: 2024-05-01
https://ihes-gela.eus/ihes-gela/
-
Formatuaren arrakastak kontzeptua mundura zabaldu zuen, eta hala jaio ziren escape room edo ihes-gela delakoak.REIZABAL ARREGI, Maite. «Escape room: enigma-jokoak sektore». Enpresabidea.eus. || Data: 2022-10-12
https://www.enpresabidea.eus/lan-eta-bizi/escape-room-enigma-jokoak-sektore_2174033_102.html
-
Ihes-gelak gustuko dituztenak zorionekoak dira, oso kalitate oneko eskaintza zabala duelako Arabak.BITERI, Mirian. «Ihes-jokoak, ondo pasatzeko aukera berria». Alea.eus. || Data: 2021-09-05
https://alea.eus/araba/1630568680348-ihes-jokoak
-
Lehen agerraldia: Ihes gela zer den azaldu digute, eta euren lorpena ospatzeko jolastu ere jolastu dugu.AGUIRRE MENDIA, Ane. «Gasteizko Dragonborn ihes jokoa munduko zortzigarren onena». Euskadi Irratia [webgunea]. || Data: 2020-12-29
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/7737973/gasteizko-dragonborn-ihes-jokoa-munduko-zortzigarren-onena/
ihes-joko
-
Izan ere, abuztuaren amaieran Bartzelonan ospatutako Escape Room Awards sarietan Mad Mansion enpresa barruan dagoen Mayto Kingdom ihes-gela guneko Zuk ere flotatuko duzu-ek Espainiako ihes-joko onenaren saria jaso baitu, beste bost sarirekin batera.BITERI, Mirian. «Ihes-jokoak, ondo pasatzeko aukera berria». Alea.eus. || Data: 2021-09-05
https://alea.eus/araba/1630568680348-ihes-jokoak
-
Lehen agerraldia: Dragonborn munduko zortzigarren ihes joko onena da.AGUIRRE MENDIA, Ane. «Gasteizko Dragonborn ihes jokoa munduko zortzigarren onena». Euskadi Irratia [webgunea]. || Data: 2020-12-29
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/7737973/gasteizko-dragonborn-ihes-jokoa-munduko-zortzigarren-onena/
escape room
-
Gainera, ihes gela edo escape room mugikor batek euskararen bereizgarri herritar eta bezeroen artean ezagutarazten lagunduko du.ERREDAKZIOA. «Euskaraz Barra-barra bereizgarria 153 hiri eta herriko establezimendutan zabalduko da aurten bezeroek euskaraz lasaitasunez egin dezaten bermatzeko». Gipuzkoa Gaur [webgunea]. || Data: 2023-09-04
https://www.gipuzkoagaur.com/2023/09/04/euskaraz-barra-barra-bereizgarria-153-hiri-eta-herriko-establezimendutan-zabalduko-da-aurten-bezeroek-euskaraz-lasaitasunez-egin-dezaten-bermatzeko/
-
Formatuaren arrakastak kontzeptua mundura zabaldu zuen, eta hala jaio ziren escape room edo ihes-gela delakoak.REIZABAL ARREGI, Maite. «Escape room: enigma-jokoak sektore». Enpresabidea.eus. || Data: 2022-10-22
https://www.enpresabidea.eus/lan-eta-bizi/escape-room-enigma-jokoak-sektore_2174033_102.html
-
Lehen agerraldia: Nebukaik gau beltzerako zenbait gomendio eman dizkigu, bideo-jokoak eta Escape Room-a, besteak beste.AZKUE, AINHOA “NEBUKAI”. «Arimen gaua eta bideo-jokoak”. Sarean.eus. || Data: 2021-10-27
https://www.sarean.eus/podcasta/arimen-gaua-eta-bideo-jokoak/
Hobetsi gabeko formak: ihesgela
