europarlamentu; Europarlamentu
es: europarlamento; Europarlamento
fr: europarlement; Europarlement
en: Europarliament; Euro Parliament
Definizioa:
Europako Parlamentua.europarlamentu
Testuingurua:
-
Eta ziurtatu zuen europarlamentuak «berehala eta erabateko lankidetzarekin» erantzun diola Belgikako agintarien eskaera bakoitzari.O. IRIBAR, Mikel. «Metsolak erreforma «sakona» iragarri du europarlamenturako». Berria. || Data: 2022-12-16
https://www.berria.eus/mundua/metsolak-erreforma-sakona-iragarri-du-europarlamenturako_1327271_102.html
-
Ustelkeria leporatuta kartzelan daude Eva Kaili, europarlamentuko presidente ohi Pier Antonio Panzeri eta beste bi pertsona.ARTOLA ARIN, Leire. «Espetxeratu egin dute europarlamentuko presidenteordea, Qatarrek erosia zuelakoan». Argia. || Data: 2022-12-13
https://www.argia.eus/albistea/espetxeratu-egin-dute-europarlamentuko-presidenteordea-qatarrek-erosia-zuelakoan
-
Lehen agerraldia: Barrosok, Batasuneko 27 Gobernuen babesa eskuratu du, eta orain europarlamentuarena falta zaio.«Beste bost urte Barrosorentzat». EITB [webgunea]. || Data: 2009
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus
Europarlamentu
-
Kazetariak esan nahi zuena izango zen, nik uste, Europarlamentuak erabaki duela Bolivian gertatutakoari ez diola “estatu kolpe” irizten, eta ez diola izen hori emango.GARMENDIA, Joana. « Epaileak, apaizak eta maitagarriak Bolivian». Naiz.eus || Data: 2019-11-30
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2019-11-30-06-00/hemeroteca_articles/epaileak-apaizak-eta-maitagarriak-bolivian
-
Ekainean, adibidez, Europarlamentuak Europar Hiritartasun sarietako bat Euskaltzaindiari eman dio.BALENTZIAGA, Markos. «"Aurkia eta ifrentzua"». Goiena. || Data: 2013-07-03
https://goiena.eus/komunitatea/mbalentziaga/1386614957438-aurkia-eta-ifrentzua
-
Lehen agerraldia: Abel Matutes PPk Europarlamentuan duen bozeramaileak aurkeztu zuen Atzerri eta Defentsari buruzko ponentzia, soldadutza murriztea defenditzen duena.EFE. Trantsizioko elkarbizitzaren izpiritua bultzatuko duela agindu du Aznarrek. Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1996-01-21
https://www.berria.eus/hemeroteka
