linguizidio

eu: linguizidio
es: lingüicidio
fr: linguicide
en: linguicide

linguizidio

(iz.)

Testuingurua:

  • Linguizidioa, bai naski, eta gehiago ere: etnozidioa, ezen euskal usaina zuen oro eskolatik eta eremu publiko guztitik baztertu zuen Frantziak, historia eta geografia barne.

    «Jean-Louis Davant, Iparraldeko euskalgile nekaezinak: “Zertarako nahi dugu euskadiko errepublika erdaldun bat? Espainia txiki bat sortzeko handiaren ondoan?”». Naziogintza.eus || Data: 2021-11-01

  • Herri hau menderatua izan zen, bere erakunde propioak desegin ahal izan ziren eta menderatzaileak bereak ezarri ahal izan zituen. Horrek linguizidio bat ekarri zuen.

    «Pako Aristi: “Hizkuntzen arteko elkarbizitzarik ez da existitzen”». Nabarralde.eus || Data: 2013-01-04

  • Lehen agerraldia: Kontu handiz ezkutatu dira konkista sistematikoa, okupazioa, nazionalizidioa, linguizidioa eta asimilazioa, zein aldez aurretik pentsatuta egin baitziren, eta ez dira egia horiek guztiak justifikatzeko planteamenduak.

    URZAINKI MINA, Tomas. «Gasteizen gogoan dute Gaztelaren konkista». Euskaldunon Egunkaria || Data: 2000-05-20