sexilio

eu: sexilio
es: sexilio
fr: exil sexual
en: sexual exile

Definizioa:

Gutxiengo sexual bateko kide izateagatik jaioterritik joan behar izatea.

sexilio

(iz.)

Testuingurua:

  • «Bada, bere jaioterrian, herri txiki batean, bizi den homosexual batekin aritu gara sexilioaz».

    GORBEA, Ane. «“Sexilioa” herri txikietan». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2022-06-26

  • Ondo legoke sexilioaren ondorio linguistikoen erreparazio modukoren bat lantzea.

    FERNÁNDEZ, June. «”Oso inportantea da hizkuntzarekin jolastea hitzak falta direnean”». Argia. || Data: 2022-05-22

  • Landa eremuan egin dute kanpaina, sexilioa errealitate bat dela jakinda.

    TUBIA, Iker. «'Sexilioa' gelditzeko haziak». Berria. || Data: 2021-08-25

  • Bilbozentrismoarekin aspertuta, Nafarroaren aldarrikapena egin eta Iruñea proposatu dute Marikarmen eta Maitiak sexilioaren helmuga berri gisa.

    «Iruñea al da sexilio berria?». Naiz. || Data: 2017-04-11

  • Lehen agerraldia: Ni ere izan naiz sexilioan, eta kanpoan maitale bila aritu naiz, baina Euskal Herrian ligatu daiteke.

    «Kattalin Miner: "Ni ere sexilioan izan naiz, baina Euskal Herrian ligatu daiteke"». Gaztezulo [webgunea]. || Data: 2016-12-19