obolaktobegetariano

eu: obolaktobegetariano
es: ovolactovegetariano, ovolactovegetariana
fr: ovo-lacto-végétarien, ovo-lacto-végétarienne
en: ovo-lacto vegetarian

Definizioa:

1. Arrautzak eta esnekiak jaten dituen barazkijalea. 2. Obolaktobegetarianismoari dagokiona.

obolaktobegetariano

(iz./izond.)

Testuingurua:

  • Esnekiak eta arrautzak jaten dituzten begetarianoak obolaktobegetarianoak dira.

    ASKOREN ARTEAN. «Begetarianismo». Txikipedia. || Data: 2023-11-21

  • Nolanahi ere, ongi planifikaturiko dieta obolaktobegetariano batek, ederki asebete ditzake berau egunero egiten duenaren energia eta nutrigarrien premiak.

    «Begetarianoak. Eta ongi elikatuak». Consumer [webgunea]. || Data: 2020-03-01

  • Beganoak daude, guztietan zorrotzenak, obolaktobegetarianoak ere bai, dietan arrautzak eta esnea onartzen dituztenak.

    «Alfredo Martinez, Nutrizio arloko katedraduna Nafarroako Unibertsitatean: "Ezin zaio utzi animalia-jatorriko elikagaiak jateari dieta begetarianoa hobea omen dela entzun dugulako soilik"». Consumer [webgunea]. || Data: 2013-04-01

  • Edozelan be, ondo planifikautako dieta obolaktobegetariano batek, ederto asebete leikez berau egunero egiten dauenaren energia eta nutrienteen preminak.

    ERREDAKZIOA. «Amaia Laforga. Dietetikan eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna: Elikadura tradizionaletik kanpokoen artean ohikoena, begetarianoa dogu, dietatik okelea eta arraina baztertzen dituana». Bizkaie [webgunea]. || Data: 2007-02-08

  • Lehen agerraldia: Nolanahi ere, ongi planifikaturiko dieta obolaktobegetariano batek, ederki asebete ditzake berau egunero egiten duenaren energia eta nutrigarrien premiak.

    «Begetarianoak. Eta ongi elikatuak». Consumer [webgunea]. || Data: 2000-03-01