espezismo
es: especismo
fr: spécisme
en: speciesism; specism
Definizioa:
Animaliak diskriminatzea edo gizakiaren mesedetan ustiatzea zilegi dela defendatzen duen mundu-ikuskera, animaliak behe-mailako espezieak diren ustean oinarritzen dena.espezismo
Testuingurua:
-
Adibidez, espezismoak eta matxismoak zein lodifobiak komunean zer duten, edo zein ahots iruditzen diren zilegi direla eta zeintzuk ez, besteak beste.GARTZIA, Erik. «Antiespezismoa eta feminismoaren arteko loturak aztertuko dituzte». Oarsoaldeko Hitza. || Data: 2022-12-13
https://oarsoaldea.hitza.eus/2022/12/13/laura-fernandez-oiartzun-aia/
-
Gure mundu fisikoa sinbolikoki artikulatu eta antolatzen da, gure esperientziak, txikitatik, menderakuntza egitura horiekin (patriarkatua, kapitalismoa, arrazismoa, espezismoa, etab.) dituen elkarrekintzen bidez.GARAI ARTETXE, Estitxu et al. Euskal demokrazia patriarkala. Elkar. || Data: 2020
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
-
Matxismoaren edo arrazismoaren pare jartzen duzue espezismoa.GARCIA IDIAKEZ, Mikel. «Xabier Arratibel eta Nora Barragués, Askekintza: “Ez ditugu kaiola handiagoak nahi animalientzat, kaiolak desagerraraztea baizik”». Argia. || Data: 2017-07-09
GARCIA IDIAKEZ, Mikel. «Xabier Arratibel eta Nora Barragués, Askekintza: “Ez ditugu kaiola handiagoak nahi animalientzat, kaiolak desagerraraztea baizik”». Argia.
-
Lehen agerraldia: Espezismoaren aurkako ekintzailea eta beganoa da Eneko Perez.ELIZONDO, Edurne. «Eneko Perez. Igualdad Animal taldeko kidea: “Lanean jarraitzeko asmoa dugu, gure lanak erabateko zilegitasuna baitu”». || Data: 2011-08-14
https://www.berria.eus/euskal-herria/lanean-jarraitzeko-asmoa-dugu-gure-lanak-erabateko-zilegitasuna-baitu_1130913_102.html
