animalismo

eu: animalismo
es: animalismo
fr: animalisme
en: animal liberation; animal rights

Definizioa:

Animalien eskubideen aldeko mugimendua, animaliak izaki sentitzaileak direnez gizalegez tratatzea edo elikagaietarako eta esperimentuetarako ez erabiltzea defendatzen duena.

animalismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Bost herrialdetako eta hiru kontinentetako (Europa, Asia eta Amerika) 50 profesional inguruk parte hartuko dute topaketan (epaileak, fiskalak, poliziak, basozainak, abokatuak, justizia errestauratiboaren bideratzaileak, ingurumenaren eta animalismoaren arloko ekintzaileak, unibertsitateko irakasleak eta justizia errestauratiboko ikertzaileak kriminologia berdearekin lotuta), eta justizia errestauratiboak kasu horietan dituen potentzialtasunei eta arriskuei buruz eztabaidatuko dute.

    «Jardunaldia: 'Ekosistemen eta animalien aurkako kalteen erantzunak berridazten, errestaurazioaren ikuspegitik». Campusa [webgunea], EHU. || Data: 2023-05

    https://www.ehu.eus/eu/-/justicia-restaurativa-jornada
  • Mami filosofiko handia du, aspalditik jorratu izan da, baina badirudi geroz eta indar handiagoa duela animalismoaren indartzearekin.

    SARASOLA, Beñat. «Agustin Arrieta, itzulerako bidaiaren xendan». Argia. || Data: 2020-06-21

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2691/agustin-arrieta-itzulerako-bidaiaren-xendan
  • Animalismoaren azpian nik esango nuke dagoela gizaki askok beren burua ontzeko eta xantutzeko daukaten premia, eta premia honen azpian... nik ez dakit ze kulpa-uste xelebre egongo den.

    SEGUROLA, Iñaki. «Zer zeruren zain?». Zarauzkohitza.eus [webgunea]. || Data: 2016-02-18

    https://zarauzkohitza.eus/komunitatea/inaki-segurola/1457369258084-zer-zeruren-zain
  • Lehen agerraldia: Ekimen horrekin, bada, animalismoaren irudi baikorra zabaldu nahi dute, eta uste dute helburua beteko dutela.

    MARURI BILBAO, Ibai. «Animalismoaren aldeko “proiektu globala”, Bilbon». Berria. || Data: 2011-03-12

    https://www.berria.eus/euskal-herria/animalismoaren-aldeko-proiektu-globala-bilbon_1144758_102.html