deflatatu

eu: deflatatu
es: deflactar
fr: déflater
en: deflate

Definizioa:

Inflazioak balio monetarioetan duen eragina neutralizatzeko, balio monetario nominalak balio monetario errealetara ekarri.

deflatatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek beste %2 deflatatuko dituzte errenta zergaren taulak urtarriletik aurrera.

    BIAIN, Aitor. «Errenta zergaren taulak beste %2,5 deflatatuko dituzte foru aldundiek 2024an». Berria. || Data: 2023-10-11

  • Hiru aldundiek %2 deflatatu zituzten errenta zergaren taulak, baina azpiko inflazioak goitik segitzen du oraindik.

    «Deflatazioaren eragina zalantzan». Naiz. || Data: 2023-08-30

  • Lehen agerraldia: Isabel Díaz Ayuso Madrilgo presidenteak astelehen honetan iragarri zuen pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) deflatatuko duela datorren urtetik aurrera.

    CUENCA BERISTAIN, Niko. «Zergak deflatatzea: zergatik eta zertarako». Enpresabidea.eus || Data: 2022-05-26