caucus

eu: caucus
es: caucus
fr: caucus
en: caucus

Definizioa:

Alderdi politiko batean hautagaiak hautatzeko metodoa, adibidez, Estatu Batuetan erabiltzen dena. Bertan, fakzio bakoitzaren aldekoek bilera batean eta formula proportzional baten bidez aukeratzen dituzte ordezkariak.

caucus

(iz.)

Testuingurua:

  • Amerikako Estatu Batuen hauteskunde sistema konplexua da bere horretan. Estatu bakoitzak erabakitzen du egingo den bozketa mota; hauteskundeak edo caucus-ak.

    ORTEGA ZUBIATE, Maria. «Bernie Sanders ezkertiarrak Trumpi aurre egiteko hautagai serioa dela erakutsi du New Hampshiren». Argia. || Data: 2021-01-20

    https://www.argia.eus/albistea/hautagai-sozialista-irabazle-new-hampshiren
  • AEBetako presidentziarako hauteskunde kanpainak bisurteetan gertatzen diren prozesu luze bat dira. Izatez, presidentegaiak aurreko urtetik ere egoten dira kanpainan, ze urtea hasi eta gutxira, otsailaren lehen astean, izaten da lehen primario tradizionala: Iowako Caucusa.

    «Iowako caucusak, sistema arraroa, eta desastre informatikoa». Sustatu. || Data: 2020-02-05

    https://sustatu.eus/1581081686
  • Lehen agerraldia: Iowako caucusetan —alderdiaren asanbladak— ez da argituko nor izango den hautagai, baina indarrak neurtzeko lehen aukera izango da.

    EPELDE, Elixabet. «Romney da faborito AEBetan gaur hasi duten hautagai errepublikanoen lehian». Berria. || Data: 2012-01-03

    https://www.berria.eus/mundua/romney-da-faborito-aebetan-gaur-hasi-duten-hautagai-errepublikanoen-lehian_1121046_102.html