kriptodiru; kriptomoneta

eu: kriptodiru; kriptomoneta
es: criptomoneda; criptodivisa
fr: crypto-monnaie
en: cryptocurrency

Definizioa:

Interneteko transakzioetan erabiltzen den diru digital mota, enkriptatze-prozedurak erabiltzen dituena diru-unitateak sortzeko eta funts-transferentzia egiaztatzeko.

kriptodiru

(iz.)

Testuingurua:


kriptomoneta

(iz.)
Testuingurua:
  1. Haren energia-kontsumoak eta sortzen duten ingurumen-kutsadurak Bitcoin eta beste kriptomoneta batzuen irudia lausotu dute; izan ere, finantza-tresna berrienetako bat da, digitala eta deszentralizatua delako, eta kritika horiek azken egunetako burtsa-gorabeherei gehitu dizkiete.

    «Kriptomonetek sortutako kutsadurak haren irudia bihurritzen du». Cristina Enea Fundazioa [webgunea]. || Data: 2021-06-07

    https://www.cristinaenea.eus/eu/berriak/09830-kriptomonetek-sortutako-kutsadurak-haren-irudia-bihurritzen-du
  2. Kriptomoneten prezioak gora egin du ostegun honetan, aurreko egunetan beherakada handiak izan ostean, eta 15: 00ak inguruan % 20rainoko gorakadak izan dira, baina geroago igoera arindu dute.

    BEITIA, Andoni. «Kriptomonetek errebotea eman eta % 20raino igotzen dira». EkonomiarenKZ.eus. || Data: 2021-05-20

    https://ekonomiarenkz.eus/archivos/5743
  3. Lehen agerraldia: Teknologia honen gainean dago eraikia askok ezagutuko duzuen Bitcoin kriptomoneta digitala; baina gero eta gehiago dira soluzio bezala erabiltzen dutenak: Namecoin (DNS banatua), Agora (bozkatze sistema banatua), Maidsafe (fitxategiak gordetzeko sistema banatua)...

    JULIO, Gorka. «Egunen gurpilean. Telepolis: P2P jendartea». Jakin. 204. zk. || Data: 2014

    https://www.jakin.eus/show/e4daf8c18250171724c950a797b7c59a342300a2