trans-baztertzaile
es: transexcluyente
fr: trans-exclusif, trans-exclusive
en: trans-exclusionary
Definizioa:
Pertsona transexualak baztertzen dituena edo baztertzearen aldekoa dena.trans-baztertzaile
Testuingurua:
-
Oraindik zaila zait feminismoaren barruan sortutako mugimendu trans-baztertzailea badenik sinestea, baina egon badago.ERRO, Angel. «Ahulen kontra». Berria. || Data: 2022-12-29
https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/002/2022-12-29/ahulenen-kontra.htm
-
Gorroto-diskurtsoak eta gorroto-delituak ugaritu egin dira hainbat faktoreri esker: eskuin-muturra erakundeetara iristea, feminismoaren sektore trans-baztertzaile baten deriba totalitarioa, gure errealitatearekiko entzungor eta urrun dagoen botere judizial baten jardunak, eta beste alde batera begiratu duten alderdi politiko batzuen jarrera.«Euskal LGTBI+ Behatokiak Euskal LGTBI+ Lege Integralaren proposamena aurkeztu du». Euskal LGTBI+ Behatokia [webgunea]. || Data: 2022-06-28
https://lgtbi-behatokia.eus/eu/euskal-lgtbi-behatokiak-euskal-lgtbi-lege-integralaren-proposamena-aurkeztu-du/
-
Eta jarrera trans-baztertzaile “feministak” zer?HIRUKI LARROXA. «Gure helmuga: sexu askapena». Argia. || Data: 2022-05-15
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2778/gure-helmuga-sexu-askapena
-
Lehen agerraldia: Feminista Erradikal Trans-Baztertzaileak taldeak jaso du Trapuzko Espartina.«Urrezko Hirukia Kattalin Miner idazleak irabazi dau.». Bizkaie! [webgunea]. || Data: 2020-06-27
https://bizkaie.biz/1593089337383/
