deepfake; faltsutze sakon

eu: deepfake; faltsutze sakon
es: deepfake; ultrafalso; ultrafalsificación
fr: deepfake; hypertrucage
en: deepfake

Definizioa:

Irudiak edo grabazioak manipulatzeko eta gezur bat sinetsarazteko egiantzeko bihurtzeko teknika; teknika hori erabiliz sortutako egiantzeko irudia edo grabazioa.

deepfake

(iz.)

Testuingurua:

  • Programa horretan, Vicomtech audioaren gaineko deepfakeak detektatzeko zereginaren buru da teknologikoki, eta hainbat hizkuntzatan egituratu gabeko testu-iturriei buruzko informazioa ateratzeko jarduerak koordinatzen ditu.

    «Vicomtech-eko Hizketa Prozesatzeko lerroko ikertzaileek , Best Paper Award saria jaso dute Macaon Txinan deepfakeei buruzko DADA 2023 workshop-ean». Vicomtech [webgunea]. || Data: 2023-09-11

  • Adimen Artifizialari esker sortutako deepfakeak emakumeen irudikapen pornografikoak sortzeko erabili dira batez ere.

    «Klik bakar batek bideo porno baten protagonista bihur zaitzake». Gazteberri.eus. || Data: 2021-09-27

  • Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri.

    JULIO, Gorka. «Faltsutze sakona». Berria. || Data: 2019-02-02

  • Lehen agerraldia: Ahots imitazio programa baten emaitza, deepfake bat.

    BARBERENA MONDRAGON, Eneko. Afrikanerrak. Elkar. || Data: 2019


faltsutze sakon

(iz.)
Testuingurua:
  1. Orain, batez ere norbaitek bere onurarako beste norbait engainatzeko ekintza adierazten du, fake news eta adimen artifizialaren zenbait erabilerarekin lotuta (deepfake edo faltsutze sakona).

    OTEGI ARANBURU, Itziar. «Izanak izen bila». 31 Eskutik [webgunea]. || Data: 2024-01-12

  2. Lehen agerraldia: Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri.

    JULIO, Gorka. «Faltsutze sakona». Berria. || Data: 2019-02-02