narkopisu

eu: narkopisu
es: narcopiso
fr: maison de deal; appartement nourrice
en: drug house

Definizioa:

Legez kanpoko drogak saltzen (eta batzuetan kontsumitzen) diren etxebizitza.

narkopisu

(iz.)

Testuingurua:

  • Ikerketak egin ondoren, Udaltzaingoak jakin zuen narkopisu bat zela eta, ondorioz, susmagarria atxilotzeko operatiboa antolatu zuen.

    «Atxilotua Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko etxebizitza batean drogekin trafikatzeagatik». Gasteizko Udala [webgunea]. || Data: 2021-03-18

  • «Narkopisuen kontuak argi uzten du ez garela arazoa errotik konpontzen ari: poliziaren presentziak Raval bezalako auzo batean droga trafikoa oztopatu du, baina arazoa periferiara eraman du, Sant Martí barrutira. Arazo estrukturalak bertan jarraitzen du, baina lekuz mugitu dugu», esan du José Mansillak.

    «José Mansilla, antropologoa: "Turismoak eguneroko prekarietatea jasateko balio duten sareak suntsitzen ditu"». Argia. || Data: 2019-08-26

  • Gatazkaren pisu horretan, narkopisua ere deituta, metro karratu gutxian bortizkeria mota ezberdinen batuketa gertatzen zen, pobrezia latza, bortizkeria fisikoa, bazterketaren sintoma den droga batzuen kontsumoa...

    FILLAT OIZ, Nerea. «Gentrifikazioa eta zigorra Jarautan». Berria. || Data: 2019-06-16

  • Lehen agerraldia: Sanfran Auzokideak Bilboko San Frantzisko auzoko bizilagunen elkarteak adierazi duenez, duela aste batzuk helarazi zion Bilboko Udaltzaingoari auzoan omen dauden 10 'narkopisuen' zerrenda, baina, hori gorabehera, Udalak "ez du ezer egin" eta trafikatzaileek "inpunitate osoa" izaten jarraitzen dute.

    AGENTZIAK; ERREDAKZIOA. «San Frantzisko auzoan gutxienez 10 'narkopisu' daude, auzokideen arabera». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2019-02-01