fedibertso

eu: fedibertso
es: fediverso
fr: fediverse
en: fediverse

Definizioa:

Orokorrean, elkarrekin lotutako zerbitzari independenteen sare deszentralizatua; sare sozialen testuinguruan, protokolo komun baten bitartez lotutako aplikazio sozial independenteen sare deszentralizatua, erabiltzaileak sare bakar bat balitz bezala erabil dezakeena.

fedibertso

(iz.)

Testuingurua:

  • Baina zer da fedibertsoa? Bada, ingelesetik datorren hitz bat da federate (federazio) eta universe (unibertso) hitzak elkartuz sortutakoa. Fedibertsoa euskarara egindako itzulpena da.

    JIMENEZ LARREA, Amaia. «Arnasgune digitalak sortuz». Berria. || Data: 2023-05-13

  • Gaur egun hauek dira euskal fedibertsoaren komunitatea osatzen duten sare sozialetako batzuk.

    «Euskal fedibertsoa». Berria. || Data: 2023-05-13

  • Lehen agerraldia: Fedibertsoa elkarrekin bateragarriak diren gizarte-sare federatu libreen ekosistema bat da. Hainbat zerbitzaritan eta saretan egonda ere, erabiltzaileak elkarrekin komunikatzen dira federazioari esker.

    «Mastodon: Fedibertsora euskaraz». Librezale.eus [webgunea]. || Data: 2018-06-06