ahizpatasun; sororitate

eu: ahizpatasun; sororitate
es: sororidad
fr: sororité
en: sisterhood

Definizioa:

Emakumeen arteko lotura estua, bizipenak, interesak, kezkak eta abar partekatzean oinarritua.

ahizpatasun

(iz.)

Testuingurua:

  • Arrauna baino askoz gehiago egin duzu ahizpatasunez jokatu duzulako beti, behar zuen oro laguntzen eta entzuten, uretan eta uretatik at zure taldea hobe bihurtzen.

    PESCADOR, Ane. «Ahizpatasuna». Berria. || Data: 2023-09-26

  • Baina autokritika ere egin behar da: feminismotik aldarrikatu den ahizpatasunari intersekzionalitatetik begiratu behar diogu.

    ALVAREZ URIA, Amaia. «[Liburu kritikak]: Marx revisited». Argia. || Data: 2019-12-22

  • Duela gutxi, Crickek ahalegina egin du anaitasun sozialista gizonengandik erreskatatzeko; hona hemen haren hitzak: "Ahizpatasuna da, egiazki eta nolabait, anaitasuntzat jo nahian ari naizenaren irudi ez hain anbiguo bat".

    PATERNAN, Carole; BERASATEGI, Maialen (itzle.). Kontratu sexuala. Elkar. || Data: 2018

  • Lehen agerraldia: Ez zen izan anaitasun-ahizpatasun keinua.

    ARANGUREN, Gaizka. Ura lagun izanik. Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1991-03-26


sororitate

Testuingurua:
  1. Lan oso bat da, energiarekin, arnasketarekin eta kontzentrazioarekin lotura duena. Baita sororitatearekin ere.

    JAINAGA LARRINAGA, Zihara. «Atzekoz aurrera. Silvia Palumbo. Musika hezle feminista. “Sistema patriarkalaren kortsea aldatu behar da”». Berria. || Data: 2019-05-17

  2. Horrela, herri mugimenduen rol ikusezina balioan jarri beharko genuke eta mugimendu feministak XXI. mendean azalarazi duen sororitatea landu. Denak gara besteak.

    GOROSTIDI BIDAURRAZAGA, Izaro. «Denak gara besteak». Berria. || Data: 2019-01-02

  3. Lehen agerraldia: Bigarrenari dagokionez, bada denbora Marcela Lagardek proposatzen duela emakumeen arteko paktuak eta sororitatea emakumeen askatasunak hazteko estrategia gisa erabiltzea (Lagarde, 2006).

    MARTINEZ, Jone. «Euskal berrikuntza demokratikoak eta feminismoak. Emakumeen biografia politikoetatik begiratu bat». Jakin. || Data: 2014