helduzentrismo

eu: helduzentrismo
es: adultocentrismo
fr: adultocentrisme
en: adultcentrism

Definizioa:

Munduari eta gizarte-harremanei pertsona helduen ikuspuntutik begiratzea.

helduzentrismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Pornografiaren helburua ez da nerabeak heztea. Helduzentrismoa alde batera utzi beharko genuke, eta mitoak eta estereotipoak benetan baztertzen dituen sexu heziketa eskaini beharko genieke.

    VIEIRA GIL, Iraia. «Maria Rodriguez Suarez. Sexologoa: “Pornografiak maskulinitate hegemonikoa irudikatzen du”». Berria. || Data: 2023-02-22

  • Helduzentrismo hutsaz egin zen, umeak guztiz ahaztuta eta jendartearen parte oso bat ardura gabe diskriminaturik.

    GONZÁLEZ, Sonia. «Zeharkatzen erraza den zapalkuntza bakarra». Argia. || Data: 2020-05-03

  • Helduzentrismoaren gaia hirugarren kapituluan landuko da.

    FERNANDEZ RODRIGUEZ, Irantzu. «Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua bilboko gaztetxoen artean». Donostia: EHU. || Data: 2016

  • Lehen agerraldia: Eta, gutxi balitz, patriarkatuarena ez da emakume gazteek jasan behar duten laiotz bakarra: helduzentrismoaren itzalari ere (helduak ardatz dituen egitura sozio-ekonomikoari, hain zuzen) aurre egin behar diote.

    ARROYO RAMADA, Tamara. «Non daude emakume gazteak?». EGK [webgunea]. || Data: 2011-03-05