mediatizazio

eu: mediatizazio
es: mediatización
fr: médiatisation
en: mediatization

Definizioa:

Komunikabideen bitartez zabaltzea; komunikabideen eraginpean jartzea.

mediatizazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Azken bi udetan, algari buruzko albisteak izan dira Euskal Herriko prentsan. Mediatizazioaren ondorioz, hondartzetara doan jendea nahiko kezkatua agertzen da.

    CASAMAJOU ELKEGARAI, Leire. «Gizakien arrastoekin orbandutako kosta». Berria. || Data: 2023-09-02

    https://www.berria.eus/paperekoa/1958/002/001/2023-09-02/gizakien-arrastoekin-orbandutako-kosta.htm
  • Esanguratsua da ikustea zein den gazteon ikusgarritasuna. Eskuin muturrak aipatzen dituenean dira ikusgai, baina, aipatzen ez dituenean desagertu egiten dira. Eta besteek gazteoi buruz hitz egiten dutenean eskuin muturraren arrazismoa azpimarratzeko egiten dute, arrazismoa eskuin muturrarena soilik balitz bezala, ezkerra bekatutik libre utziz. Baina ezkerrarena ere bada ardura gazteok mediatizazio maila honetara orain eta horrela iritsi izanarena, ez?

    ARTETXE SARASOLA, Miren. «Ainhoa Nadia Douhaibi. “Ez gara arrazismoari buruz hitz egiten ari”». Argia. || Data: 2020

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2679/ainhoa-nadia-douhaibi-ideiak-zorrotz-eta-hitzak-samur-onatiko-zentzuan
  • Bere handitasunarengatik (40.000 partaide, 108 estatu- eta gobernuburu, 172 estaturen ordezkaritza), Rioko bilkura Nazio Batuek ordura arte antolatu duten handiena da. Halaber, garapen iraunkor nozioaren mediatizazioaren unea izango da. Goi bilera ofizialaren alboan, foro bat antolatu da, non GKEek, festa giroan, manifestaldiak, ekitaldiak eta jardunaldiak antolatu dituzten.

    URTEAGA, Eguzki. «Garapen iraunkorra eta gizarte erantzukizuna». Jakin. || Data: 2010

    https://www.jakin.eus/show/aedabde929ed2c28544a6b351a4db7eccb811229
  • Lehen agerraldia: Gauza bitxia, hadabideok idazlea aipatzen zuten bakoitzean zera azpimarratu ohi zuten, bere estiloa, eta ez baitezpada idazkerarena baizik eta gizonarena: ahots itzalia, herabetasun ia patologikoa (hiper-mediatizazio horrekin kontraesanean), eta beste ezaugarri guztien gainetik, hasitako esaldiak amaitu gabe uzteko joera hori.

    «Gastatuaren zaporea». Berria. || Data: 2004-06-09

    https://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=1648&l=m