spoiler; espoiler

eu: spoiler; espoiler
es: espóiler; destripe
fr: spoiler; divulgâcher
en: spoiler

Definizioa:

Film edo kontakizun baten argumentuari buruzko informazioa, suspensea zapuztu dezakeena.

spoiler

(iz.)

Testuingurua:

  • Eta familia horren patua aldatuz betiko, zeina ez dizuedan kontatuko spoilerrik ez egite aldera.

    ALDAZABAL GALLASTEGI, Ainhoa. «Segi irakurtzen, Soniexka!». Argia. || Data: 2023-07-09

  • Ba, ez, ‘Mari Gonagorri eta hamazazpi berri’ liburuaren bukaeran –barkatu ‘spoilerra’– agertu zaigu.

    EREÑAGA, Amaia. «Fantasiaren munduan, pantaila eta klixeen mamuen aurkako gerran». Naiz. || Data: 2023-04-01

  • Gu primer! izeneko honetan deskubrituko dugu —barkatu spoilerra, badakit hori bekatu mortala dela euskaldunak izan ginela Ilargira heltzen lehenak, zeregin horretarako gure lagun biak agente sekretu bilakatuta.

    PEREZ, Agus. «Ortzinautak». Berria. || Data: 2020-06-16

  • Apirilaren 3 an estrenatu da Netflix-en “La casa de papel” telesail arrakastatsua, bertan Raquel Murillo “Lisboa” inspektorearen lan garrantzitsua egiten du Itziar Ituñok eta spoilerrik egin gabe, iragarri digu denboraldi berrian emozioak gehiago lantzen dituela telesailak.

    «Itziar Ituño: "Jendeak serio har zezan iragarri nuen nere positiboa Instagram-en"». Euskadi Irratia [webgunea]. || Data: 2020-04-08

  • Lehen agerraldia: Boladen indarra arintzeko spoilerrak (hegoan altxatzen diren elementu txikiak) darabiltzate, turbulentzi eskualdea inguratzen saiatzen dira eta, hori zabal-zabala baldin bada, abiadura mantsotu egiten dute, haizearen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

    «Zergatik egiten dute hegan hegazkinek?». Consumer. || Data: 2005-04-01


espoiler

(iz.)
Testuingurua:
  1. «Espoilerren erruz, haurrak ez dira filmen jolasten»

    PEREZ KARKAMO, Aitziber. «Etorkizunaren espoilerra». Naiz. || Data: 2023-01-05

  2. Ez dut espoilerrik egin nahi, horregatik egiten zait zaila iruzkin honetan ezer kontatu gabe idaztea.

    UNANUE, María. «(Nik ere) gorroto ditut emozio moderatuak». Pikara Magazine. || Data: 2018-04-19

  3. Entzuleoi istorioa zapuzteko inolako asmorik gabe (lasai, Patxi Errementariaren istorio klasikoa ezagun duzuenok ere hartuko duzue sorpresaren bat edo beste filmaren twist eta shout-en artean) bada espoiler bat egin nahiko nukeena, filmaren kalitateari buruzkoa: Bai, film ona da Errementari.

    LANDABIDEA, Xabier.«Errementari: euskararen zuloak josten.» Naiz [webgunea]. || Data: 2018-02-28

  4. Lehen agerraldia: Telesailak kontsumitzeko era modernoak espoilerren arriskua handitu du.

    FERNANDEZ, Luistxo. «Espoilerrak (espoilerrik gabeko artikulu bat)». Eibar.org [webgunea]. || Data: 2013-06-18