despatologizatu

eu: despatologizatu
es: despatologizar
fr: dépathologiser
en: depathologize; depathologise

Definizioa:

Izaera patologikoa emateari utzi; osasun-arazo gisa hartzeari edo tratatzeari utzi.

despatologizatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Maiatzaren 17 baten, orain dela 31 urte eskas, erabaki zuen Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea despatologizatzea eta urtemuga honek balio du LGTBIfobian fokua jartzeko munduko hainbat herrialdetan.

    «Ez da «gaixotasuna» izango, baina bide luzea dago egiteko». Naiz. || Data: 2021-05-17

  • Hori nola egin xehatzen du ondorengo orrietan: genero autodeterminazioa aldarrikatuz eta prozesuak despatologizatuz.

    GALARDI, Maider; AGIRRE, F. «Lege babesa eztabaidagai». Berria. || Data: 2021-03-06

  • Aldaketa horrekin, aurrerapausoa eman dute prozesua despatologizatzeko orduan, «sexu identitatearekin gertatzen den bezala, genero identitatea ere ezin delako diagnostikatu».

    AGENTZIAK; ERREDAKZIOA. «Pertsona transexualei mediku txostenik gabe onartuko diete genero identitatea EAEn». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2019-06-27

  • Lehen agerraldia: Trans eta Intersex Borrokarako Eguna deituta zeukan atzoko transexualitatea despatologizatzearen aldeko nazioarteko sareak, eta transexualitatea eritasuna ez dela aldarrikatu zuten Donostian, Gasteizen eta Bilbon.

    «Transexualitatea ez dela eritasuna aldarrikatu dute». Berria. || Data: 2009-10-18