patologizazio

eu: patologizazio
es: patologización
fr: pathologisation
en: pathologization; pathologisation

Definizioa:

Izaera patologikoa ematea; osasun-arazo gisa hartzea edo tratatzea.

patologizazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Abusuzko jokabidearen eta gehiegizko medikalizazio eta patologizazioaren bitartez, haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean eragindako tratu txarra litzateke, emakumearengan eta bere umearengan ondorio fisiko eta psikologiko larriak eragin ditzakeena.

    ERREDAKZIOA. «Garaia da amatasuna nola eta zein baldintzetan bizi nahi den erabakitzeko». Kronika. || Data: 2023-02-18

  • Patologizazioa izan da erabili duten erremintetako bat, ez bakarra, baina oraindik ere etiketak jartzeko tentazioa hor dagoela dirudi, eta aditu askok etiketon erabilpenean sinisten jarraitzen dute.

    USABIAGA SARASUA, Maitena. «Normalitate berria». Gaur 8. || Data: 2020-07-18

  • Zein eragin du transexualitatearen patologizazioak transexualen bizipenetan eta autopertzepzioan?

    ASENSIO LOZANO, MAITE. «Gerard Coll-Planas eta Miquel Misse Medikuntzatik kanpoko erantzunak». Berria. || Data: 2015-06-28

  • Lehen agerraldia: Granadan queer mugimenduari ireki zitzaionatea parez pare, eta orain 2012ko patologizazioaren kontra ari gara borrokan.

    ALBERDI ESTIBARITZ, Uxue. «Isabel Uria: "Niretzat feminismoa ezeri uko ez egitea da"». Argia. || Data: 2011-05-08