moralizatu
es: moralizar
fr: moraliser
en: moralize; moralise
Definizioa:
Izaera morala eman; moralaren arabera epaitu edo interpretatu.moralizatu
Testuingurua:
-
Bi adibide hauek interes elektoral hutsei erantzuten dieten populismo ariketa argiak dira; arerio politikoa moralizatu eta indarkeria batzuen inpunitatea zilegituz, kasu batean, eta gezurra baliatuz, bestean.OTXANDIANO, Pello. «Populismoaz». Naiz. || Data: 2023-04-22
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2023-04-22-07-00/hemeroteca_articles/populismoaz
-
Beraz, erreferentzia horiek kontrolatzea eta prezioak moralizatzea da erabaki politiko horren helburua, hori gabe goratuz doazelako.BERHOKOIRIGOIN, Jenofa. «Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea): “Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”». Argia. || Data: 2023-03-19
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2817/isabelle-pargade-euskal-hirigune-elkargoko-presidenteordea
-
Ez du inporta, inportantea sentimenduen erakuste estetiko moralizatua da.OLASAGARRE, Juanjo. «’Sálvame’». Deia. || Data: 2011-04-16
https://www.deia.eus/opinion/columnistas/2011/04/16/salvame-5556717.html
-
Denborarekin, ordea, Jainkoa ere zibilizatuz eta moralizatuz etorri da.AZURMENDI, Joxe. Azken egunak Gandiagarekin. Adiskidearen heriotzaren aurrean bakarrizketak. Elkar. || Data: 2009
https://www.jakin.eus/show/d250a2b4aaf36c3652040f580c3a12f5977b5305
-
Lehen agerraldia: «Prozesua moralizatu beharra daukagu, usteldurik bait dago, eta azterketen dinamika aldatu egin beharko dugu aurrerantzean epaimahietan konfidatzerik ez dagoela ikusita», deklaratu zuen sailburuak.GARCIA, Juan Carlos. «Iñaki Azkuna: “Ziur naiz filtrazioa epaimahaikideren batek egin zuela”». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1991-10-17
https://www.berria.eus/hemeroteka
