polimedikazio

eu: polimedikazio
es: polimedicación
fr: polymédication
en: polypharmacy

Definizioa:

Botika desberdin asko hartzea.

polimedikazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Aldi berean hainbat botika hartzearen aurka ere agertu dira: «Polimedikazioa sindrome geriatriko handienetako bat da».

    SILVA RODRIGO, Olatz. «2030erako bost orduko arreta zuzena eskatu dute zahar etxeetako senideek». Berria. || Data: 2023-04-29

  • 80 urtetik gorakoen polimedikazioak ere kezkatzen gaitu, adin horretako paziente askori tratamenduak gehitzen baitzaizkie, eta horiek interakzio eta albo-ondorioak baitakartzate.

    OSAKIDETZA. «José Francisco Ezkurra, Zumaiako OZko familia-medikua: “Lehen mailako arreta diabetesa kontrolatzeko funtsezko zutoina da”». Info.Donostialdea [webgunea] || Data: 2019-11-19

  • Polimedikazioaren ondorioak larriak dira ia beti.

    AIZPURUA, Iñigo. «Polimedikazioa» in Administrazioa euskaraz. 88. zk. 28. or. || Data: 2015-04

  • Fenomeno berri horri polimedikazio deritzo.

    ETXEBERRIA, Arritxu. BAZA, Mikel. «Noiz bihurtzen dira botikak arazo?», in Elhuyar aldizkaria. 311. zk. 32-33. or. || Data: 2014-11

  • Lehen agerraldia: Arrisku faktoreen jarraipena: adikzioak, polimedikazioa.

    OJANGUREN ULACIA, Juan Antonio.«Zaintzailearen problematika eta menpekotasunaren aurrean adimen lateralen tekniken aplikazioa», in Osasunaz, 10. zk. 41-61. or. || Data: 2009-04-06