errentista
es: rentista
fr: rentier, rentière
en: rentier
Definizioa:
Lanik egin gabe, bere jabegoen errentetatik bizi den pertsona.errentista
Testuingurua:
-
Kontxako badia eta hiri erdigunea udatiar, errentista eta turista aberastuentzat gorde behar da, eta auzo periferikoak langile merke etorkinentzat; morroiak beti nagusien eskueran, mesedez.ALDARONDO, Angel. «'Tourist come home'». Irutxuloko Hitza. || Data: 2023-04-21
https://irutxulo.hitza.eus/generoak/iritziak/tourist-come-home/
-
"Etxejabeen eta errentisten erasoen aurrean antolatutako defentsa, gure bizi-baldintzen okertzea gelditzeko eta, aldi berean, etxebizitza-sistema sozialista berri bat aldarrikatuko duena, non aberastasunerako sarrera unibertsala izango den".ERREDAKZIOA. «Putre funts batek familia bat etxegabetuko duela salatu dute Gasteizen». Alea. || Data: 2023-02-10
https://alea.eus/gasteiz/1676033897290-etxebizitza-sindikatua-putre-funts-batek-familia-bat-etxegabetu
-
Hedabideek ongi bideratzen dute hori, deus ekoizten ez duten errentista bizkarroiek zerga berriekin galduko luketena bere plusbalioa saltzen duenaren pare jarrita.ERRO, Angel. «Tamarak ere negar». Berria. || Data: 2022-10-01
https://www.berria.eus/paperekoa/1886/022/003/2022-10-01/tamarak-ere-negar.htm
-
Lehen agerraldia: «Enbaxadoreen, jeneralen, merkatarien eta errentisten inperialismoak» burgesia bizkarroia eta kemenik gabekoa osatu du.ELOSEGI, Antton. «Nikaragua: eskualde-gaztazka». Jakin. 33. zk. || Data: 1984
https://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/nikaragua-eskualde-gatazka-orain-eta-hemen/1603
