negazionismo

eu: negazionismo
es: negacionismo
fr: négationnisme
en: denialism

Definizioa:

Frogatuta dagoen edo ebidentzia sendoetan oinarritzen den gertaera edo teoria baten egiazkotasuna edo balioa ukatzen duen jarrera.

negazionismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Alabaina, kontua besterik da: ebidentzia forentseak izanagatik, ukatzen segitzen da gertatua, edo areago, burlaz hartzen, gauza segurua baita Espainiako erresuman negazionismoak ez duela ondorio penalik.

    ARANBARRI, Iñigo. «Egitamua». Berria. || Data: 2022-05-11

  • Orain, Trump dago agintean, eta bera ari da jasotzen negazionismo horren fruituak, sektore erreakzionario horren aldeztaile gailen.

    BERASATEGI, Maialen et al. Trump, amesgaizto amerikarra. Elkar. || Data: 2017

  • Lehen agerraldia: Elkarrizketaren helburua, azken finean, Manifestu nazionalistaren ideia nagusiak aztertzea da: zientziaren filosofiatik teoria politikorako urrats intelektuala, negazionismoaren eta antinazionalismoaren arteko bereizketa, etnien eta nazioen arteko harremanei buruzko gogoeta, nazionalismoaren etika eta nazio aniztasunaren berezko balioa, nazionalismo internazionalistaren eta hegemonikoaren arteko talka...

    SOTO, Iñaki. «Nazioak eta nazionalismoak. Moulines-Arteta eztabaida. Nazionalista bat konplexurik gabe». Jakinkizunak. || Data: 2007