negazionista

eu: negazionista
es: negacionista
fr: négationniste
en: denialist

Definizioa:

Negazionismoari dagokiona; negazionismoaren aldekoa.

negazionista

(adj.)

Testuingurua:

  • Nazioartean egin dituzte batzuk: txostenak argitaratu dituzte Frantzian eta Alemanian, eta Vatikanoak berak ere biktimen aitortza aipatu du. Espainian, Elizari ez zaio komeni abusuen negazionista izaten segitzea.

    ORZAINZ, Ion. «Elizari ez zaio komeni abusuen negazionista izaten segitzea». Berria. || Data: 2023-03-17

  • Gure historiaren orri hori ezin da pasa ezer gertatu ez balitz bezala, are gutxiago hizkuntza gutxituen jazarpenaren negazionistak indarra hartzen ari diren honetan.

    AMONARRIZ GORRIA, Kike. Euskararen bidegurutzetik. Elkar. || Data: 2019

  • Lehen agerraldia: Antinazionalista tipikoak duda egiten du, etengabe, jarrera negazionista baten "nazioak errealitatean oinarririk ez duten espekulazioak direla beste gabe esaten duena" eta jarrera kontranazionalista baten artean "nazioen existentzia enpirikoa onartzen duena, baina, zuk zenioen bezala, zerbait galgarri bailitzan".

    SOTO, Iñaki. «Nazioak eta nazionalismoak. Moulines-Arteta eztabaida. Nazionalista bat konplexurik gabe». Jakinkizunak. || Data: 2007