tentsio handiko eremu; eremu tentsionatu; gune tentsionatu

eu: tentsio handiko eremu; eremu tentsionatu; gune tentsionatu
es: zona tensionada
fr: zone tendue
en: housing stress area

Definizioa:

Etxebizitzen merkatuan eskaintza urria duen eremua, batez besteko alokairua edo erosketa-prezioa handia izateagatik, administrazio eskudunak hala izendatua.

tentsio handiko eremu

(iz.)

Testuingurua:

  • Diputatuek azaldu dute neurri zorrotzenak udalek edo erkidegoek tentsio handiko eremu izendatutakoetan ezarriko direla.

    AGENTZIAK. «Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege berriaren gakoak». EITB [webgunea]. || Data: 2023-05-17

  • Autonomia Erkidegoen esku geratuko litzateke tentsio handiko eremu izendatzeko aukera, eta, horretarako, bi baldintza bete beharko dira: hipotekaren edo alokairuaren batez besteko kargak, gastuak eta hornidurak gehituta, maizterren batez besteko errentaren %30 gainditzea, batetik; eta, bestetik, alokairuaren edo erosketaren prezioa KPIaren gainetik hiru puntu igo izana azken bost urteetan.

    «Etxebizitza Lege berriak konpon al dezake hiriaren egoera larria?». Hirutxuloko hitza. || Data: 2023-05-05

  • Hala ere, uste du «zuhurtziaz» jokatu behar dela tentsio handiko eremuak zehazterakoan; izan ere, askotan, eremu horietan prezioak jaisten direnean, inguruan igo egiten dira.

    LARRAÑAGA, Arantxa. «Hirietan tentsio handiko eremuak ezartzeko orduan zuhurtziaz jokatzeko eskatu du Goiak». EITB [webgunea]. || Data: 2023-04-18

  • Lehen agerraldia: Eldiario.es hedabide digitalak aurreratu du tentsio handiko eremuen izendapena batez beste diru sarreren %30 baino gehiago alokairura bideratzen duten herriek jasoko dutela, eta izendapen bakoitza egiteko erabakia estatuak eta zonaren autonomia erkidegoak osaturiko batzorde batek hartuko duela.

    AGIRRE PEREZ, Iñaki. «Gehiegizko alokairuak dituzten eremuetako prezioak izoztea adostu dute PSOEk eta Podemosek». Berria. || Data: 2021-06-16


eremu tentsionatu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Donostia eremu tentsionatu izendatu eta alokairuen prezioa arautzeko bidea irekitzeko konpromisoa erakutsi du Juan Karlos Izagirre EH Bilduko alkategaiak Kursaalean egin duen agerraldian.

    «Donostia eremu tentsionatu izendatzeko konpromisoa erakutsi du Izagirrek». Naiz. || Data: 2023-04-22

  2. Labur esanda: atzeratu egingo dira epemuga jakinik gabe Madrilen onartutako lege berriak ematen dituen tresnen aplikazioa, tartean eremu tentsionatuen izendapena, nahiz eta lege hori PSOEk berak onartu duen, hain zuzen EH Bilduren eta Podemosen aldeko botoekin.

    MARTIN, Xabier. «Etxebizitza lege berriaren aplikazioa moteldu egingo dute EAJk eta PSEk». Berria. || Data: 2023-04-04

  3. Lehen agerraldia: Leku batzuetan, hau da, «eremu tentsionatu» deritzenetan, normalean hirietan daudenak, arazoa bereziki larria da, erabateko deskonexioa baitago alokairuaren prezioaren eta gazteen soldataren artean.

    ESPAINIAR ESTATUKO POBREZIAREN ETA GIZARTE BAZTERKERIAREN AURKAKO SARE EUROPARRA. «Proposamenen dokumentuak: Gizarte aldaketarako eta herri politikak hobetzeko proposamenak egiteko topaketa parte hartzailea». || Data: 2021-06


gune tentsionatu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Besteak beste, alokairuaren prezioei muga ezarriko die (2024an, gehienez % 3) eta gune tentsionatuak izendatuko ditu.

    AGENTZIAK. «Etxebizitza legea, indarrean». EITB [webgunea]. || Data: 2023-05-26

  2. Legeak gune tentsionatuak eta ez-tentsionatuak desberdintzen ditu uneoro, baina ez du neurririk aurreikusten "tentsio" horiek sortzen dituzten eragile horiek kontrolatzeko.

    OLABARRIA OLEAGA, Zigor. «Herri mugimenduak. "Etxebizitzaren arazoa konpondu nahi badugu herri bakoitzak ezin du bere aldetik soilik aritu"». Argia. || Data: 2023-05-10

  3. Lehen agerraldia: Hasteko, eremu garestienetako errentak erregulatzeko – gune tentsionatu gisa ezagutzen direnak –, bi baldintza bete behar dira aldi berean.

    BEITIA, Andoni. «Hiperinflazioak alokairuaren prezioei eustea eragotz dezake». Ekonomiaren KZ [webgunea]. || Data: 2022-04-26