ortorexia

eu: ortorexia
es: ortorexia
fr: orthorexie
en: orthorexia

Definizioa:

Elikadura-portaeraren nahasmendua, ustez osasungarriak diren elikagaiak soilik jatean datzana.

ortorexia

(iz.)

Testuingurua:

  • Ruiz de Azuaren bizitza, berriz, bulimia eta ortorexiaren aurkako borroka etengabe bat bilakatu da azken urteotan.

    BEGIRISTAIN, Edurne. «Orbaindu gabeko zaurien ispilu». Berria. || Data: 2022-07-06

  • Ortorexiaz mintzatzean, bereizketa hori egiten dute lehendabizi medikuntzako profesionalek.

    TORNER ZABALA, Jon. «Ongi jatea obsesio». Argia. || Data: 2010-01-31

  • Psikologo eta nutrizionistek ohartarazi dutenez, ortorexia edo produktu osasungarriak jateko obsesioa elikadura-arazo berri bat da.

    «Produktu osasungarriak jateko obsesioan oinarritutako elikadura-arazo baten berri eman dute adituek». EROSKI Consumer [webgunea]. || Data: 2007-05-18

  • Lehen agerraldia: Espainiako ikertzaile zenbaitek aditzera eman dutenez, erruz hedatzen ari da ortorexia, elikagai garbi eta osasuntsuak jateko obsesioa.

    «Ortorexia gaitz psikikoa erruz hedatzen ari dela azaldu dute». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 2002-04-21