audismo

eu: audismo
es: audismo
fr: audisme
en: audism

Definizioa:

Gorren edo entzuteko desgaitasuna dutenen aurkako jarrera.

audismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Bestelako bereizkeria sistemez gain, audismoa ere jasaten duzue gorrok. Audismo hitza pertsona gorrekiko mespretxua edo entzuleon nagusikeria adierazteko erabiltzen da, baina gure ahozko hizkuntzen hiztegietan agertu ere ez da egiten...

    ARTETXE SARASOLA, Miren. «[Ainhoa Ruiz de Angulo:] "Zoriontsu naiz nire isiltasunezko munduan"». Argia || Data: 2020-09-27

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2701/ainhoa-ruiz-de-angulo-eskuak-ozen-ideiak-argi
  • Fonozentrismoaren deseraikitzearena, dozena bat artisten artean idatzitakoa. 1989ean jada atera zuten Deaf View Image Art manifestua Washingtonen (AEB), baina esentzialista zitzaigun eta guk artearen munduan dagoen audismoa deseraiki nahi genuen.

    BERHOKOIRIGOIN, Jenofa. «Véronique Leduc. Gorra, eta harro: "Entzumenak gidaturiko jendarte batean gara eta ezer ez dugu eskuragarri"». Argia. || Data: 2019-05-12

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2642/veronique-leduc-gorra-eta-harro
  • “Audismoaren kontzientzia handiagoa dut sufritzen dudan lesbofobiarena bainoago”. Podemos alderdiko Pilar Limarena da esaldia; gorra da, eta 2018. urteko urtarrilean egindako elkarrizketa batean jaso zituen Monica Rodriguez Varelak haren hitzak, Pikara Magazine hedabide digitalean.

    ELIZONDO, Edurne. «Denak aintzat hartzeko». Nor Euskal Herria antiespezista [webgunea]. || Data: 2019-04-12

    https://nor.eus/2019/04/12/denak-aintzat-hartzeko/
  • Lehen agerraldia: Bere bizitzan zehar Ainhoa Ruiz de Angulo oztopo askori eta audismoari aurre egin behar izan die. Audismoa da pertsona gorrek jasotzen duten diskriminazioa.

    «Komunikazio oztopoak ezabatuz». EHU [webgunea]. || Data: 2017-04-28

    https://www.ehu.eus/eu/content/-/asset_publisher/W6wn/content/n_20170428_lenguaje-de-signos/pop_up