dokusail

eu: dokusail
es: docuserie
fr: docu-série
en: docuseries

Definizioa:

Telebistarako dokumentala, hainbat kapitulutan banatua emateko egina dena.

dokusail

(iz.)

Testuingurua:

  • Ez dira enpresa eta ekonomiako gaien inguruko telesail edota pelikula asko ekoizten, baina Netflixeko erabiltzaile bazara, hau gustuko izango duzu: orain bi ostiral, Corte de mangas a Wall Street: La saga GameStop dokusaila aireratu du.

    MURUA AGIRIANO, Xabi. «Enpresari buruzko eduki berriak». Enpresabidea. || Data: 2022-10-30

  • Dozenatik gora liburu ditu idatziak antzinateari buruz, irakurle ororentzako modukoak, eta telebistan ere lana ugari egindakoa da, batik bat BBC kateko hainbat dokumental eta dokusailetan, Antzinako Erroma eta artearen historia hizpide hartuta.

    JAUREGI, Joannes. «Mary Beard, historia bizia». Berria. || Data: 2022-04-03

  • Dokusail batean parte hartzeko 18 eta 25 urte bitarteko gazteen bila gabiltza.

    «Dokusail batean parte hartzeko 18 eta 25 urte bitarteko gazteen bila gabiltza. Animatu eta izena eman». EITB [webgunea]. || Data: 2022-03-23

  • Lehen agerraldia: Sei ataleko 'El Estado contra Pablo Ibar' dokusaila estreinatu du HBOk, Irusoin euskal ekoiztetxearekin lankidetzan.

    YARZA ARTOLA, Mikel. «Heriotzaren mamu eternala». Berria. || Data: 2020-12-05