biktimario; biktimagile

eu: biktimario; biktimagile
es: victimario, victimaria
fr: victimaire
en: victimizer

Definizioa:

Delitu egiten duen eta beste norbait delitu horren biktima bihurrarazten duen pertsona.

biktimario

(iz.)

Testuingurua:

  • Bere burua babesteko tiro egiten duena zer da: biktima ala biktimarioa?

    FERNANDEZ, Nagore. «Iraganeko mamuak». Berria. || Data: 2023-05-14

  • Alderdietako batek parte hartu nahi ez duen kasuetan edo errestauraziorako elkartzea posible ez denean ere ikuspegi errestauratiboa erabil daiteke biktimekin edo biktimarioekin egingo den esku hartzeari buruzko informazioa emateko.

    EUSKO JAURLARITZA. Euskadi 2022-2025. Justizia Errestauratiboaren Estrategia. [linean] || Data: 2022-11-10

  • Lehen agerraldia: «”Biktimak gorrotorik gabe bizi izango diren gizarte bat sortzeko erakundeek eta gizarteak erantzukizuna badute, biktimarioak paper are garrantzitsuagoa du. Izan ere, ezin daiteke errekontziliaziorik izan egindako mina onartzen ez bada”, esan zuen».

    ITURRIAGAETXEBANIA, Asier. «Bakea lortzeko “biktimei eginiko kaltea onartzea” beharrezkoa dela dio BAKek». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1999-06-01


biktimagile

(iz.)
Testuingurua:
  1. Esan zuenez, Gogora memoriaren institutuak emandako jarraibideak aintzat hartu ditu, bai eta gai honetan erabiltzen diren «nazioarteko estandarrak» ere, eta «adostasun politiko eta sozialetik» abiatzen da: «Aztergaia ez da biktima mota jakin bat biktimagilearen arabera, biktima guztiak baizik, biktimagilea edozein dela ere».

    HERMOSILLA, Gotzon. «Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak biktimen webguneak aldatzeko eskatu die sei udali». Berria. || Data: 2023-04-14

  2. Lehen agerraldia: Ezein bidegabekeriaren biktimak eskatzen duenean egia, biktimagileak pronto dauka erantzuna: zein egia?, zuk ez duzu nik emandakoa beste egia propiorik.

    LERTXUNDI, Anjel. «Zein da egia?». Berria. || Data: 2016-11-02