ekozida

eu: ekozida
es: ecocida
fr: écocide; écocidaire
en: ecocidal

Definizioa:

Ekozidioari dagokiona; ekozidioa sortzen duena.

ekozida

(adj.)

Testuingurua:

  • Hauxe dio liburuan: «Geroz eta eztabaidaezinagoa da norberaren behar eta desioak ase ahal izatea era zilegian aldarrikatu zuen kontrakulturari neoliberalismoak emandako erantzun hipertrofikoa, egokia ez izateaz gain, ekozida ere badela, eta, beraz, erantzun berriak emateko garaia da, horrek ardura eta desaztea eskatzen duela onartuz».

    IMAZ, Andoni. «Jaialdien garrak eta errautsak». Berria. || Data: 2023-05-04

    https://www.berria.eus/albisteak/227474/musika-jaialdiak-auzitan-jon-urzelairen-su-festak-saiakeran.htm
  • Agroekofeminismoa jaiotzen ikusteko irrikaz datoz, hirien botere zentralizatzaileari aurre egiten dioten herriak itotzen dituzten eta mendi eta landa lurrak espoliatzen dituzten proiektu ekozidei erantzuna emateko beharra ikusita.

    GONZALEZ DE ALAIZA PEREZ DE VILLARREAL, Rebeka. «Izan gaitezen sastraka». Argia || Data: 2023-03-06

    https://www.argia.eus/albistea/izan-gaitezen-sastraka
  • Lehen agerraldia: Ez biolentzia ekozida bakarrik: harginaren mailu hotsak entzuten ditu, Harkaitzari ebaki dioten harriaren haragi unatuaren dardara sentitzen du.

    AZURMENDI, Joxe. «Biolentziaren poema-drama». Anaitasuna, 391. zk. 32-33. or. || Data: 1979

    https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/anaitasuna/PDF/391.pdf